06-05-2024 Lunes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Portada 5 Comunicación /Alkarren Barri, barriro irakurgai
13.10.2014

Comunicación /Alkarren Barri, barriro irakurgai

“Comunicación / Alkarren barri” Eleizbarrutiko agerkariaren azken alearen portadan “Atera bidera! (Mt 25, 6)” goiburua jasoten da, kurso honetan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko V. Egitasmoaren hasiereak, bidera aterateko eta bat egiteko prest dagoan Eleizea aurkezten euskula gogoratuz. Honen haritik, laster egingo da lehenengo gidaren eta hausnarketarako fitxaren aurkezpena. Honeek parrokia eta erakundeetara bialduko dira baina, aurretik, Abade Kontseiluaren (AK) eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren (EPK) kursoko lehenengo saioetan aurkeztuko dira, urriaren 20an eta 25ean, hurrenez hurren.

“Comunicación / Alkarren barri” aldizkariaren 215. alean eleizbarrutiko barri nagusiak jasoten eta jorratzen dira. Besteak beste, pastoral ekiturtearen hasierako jardunaldien, Kristinau Sarbidearen Direktorioaren, eta Bilbao, Donostia eta Gasteizko Eleizbarrutiek misinoen inguruan sinatu daben hitzarmenaren barri emoten da.
‘Gazteliza’ gotzainak gazteakaz izaten dauan eta urriaren 25 eta 26an ospatuko dan topaketaren ingurukoak be azaltzen dira. Urriko ale honetan, gainera, “Comunicación / Alkarren barri “ aldizkarian, eleizbarrutian kurso hasieran egin izan diran izendapen barriak be jasoten dira.
Barri gehiago nahi izan ezkero edo harpidedun egiteko, gizarte komunikabideetarako ordezkaritzara jo: 94 466 79 33-34 edo komunika@bizkeliza.org