17-07-2024 Miércoles, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Portada 5 “Del Vaticano II a la Iglesia del Papa Francisco” liburuaren lagundutako irakurketa
25.10.2016

“Del Vaticano II a la Iglesia del Papa Francisco” liburuaren lagundutako irakurketa

Gaur arratsaldez, Joaquin Perea abadeak idatzitako “Del Vaticano II a la Iglesia del papa Francisco” liburuaren lagundutako irakurketa egingo da Bilboko Xabierko san Frantzisko parroki eleizan (Ajuriaguerra, 42), 19:30etan. Aitatutako jarduera, idazlea bertan dala ospatuko da.

Bilboko Xabierko san Frantzisko parrokian, Joaquin Perea teologo eta idazleak argitaratu dauan azken liburuaren inguruan zuzendutako berbaldiak ospatuko dira hileko azken eguaztenez. Jarduera honen sustatzaileen esanetan, hauxe da saioen helburua: “lagungarri izan daitezala gure hausnarketa eta konpromisoan sakontzen, abian dan Eleiza izaten jakiteko eta gaurko eta etorkizuneko gizadia Jaungoikoaganako federa zuzendu daitekela eta fede horretan sendotu egin behar dauala berresteko”.

Joaquín Perea