03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Portada 5 “El Refugio” 44 adin txikikoren etxea
23.04.2015

“El Refugio” 44 adin txikikoren etxea

Karidadearen eta Artzain Onaren Andra Mari ordenak Bizkaian dauan komunidade bakarrak gaur ospatzen dau bere Santa Maria Eufrasia Pelletier sortzailearen eguna. Kongregazino honetako hiru mila monja baino gehiago dagoz 74 herrialdetako komunidadeetan banatuta. 1857an heldu ziran Bilbora, egoera kritikoetan egozan emakumezkoei, neskatoei eta mutikoei laguntza emoteko misinoagaz.

Monja honeek XIX. gizaldian ekin eutsen euren jardunari Bizkaian, “baztertuta egozan emakumezkoen errehabilitaziorako” neurriak hartzen hasi ziranean. Harrezkero baztertutako emakumezkoei zein adin txikikoei eskaini izan deutse arretea eta laguntza.
Gaur egun, monja honeen ardurapean dagoan aterpetxean 44 neskato eta mutiko dagoz hartuta, Diputazinoaren tutoretzapean. Profesionalen laguntza dabe familia handi hau zaintzeko, kide guztien beharrizanak aseten saiatuz, “nahiz eta oso gatxa izan gurasoen maitasuna ordezkatzea”. 0 eta 18 urte bitarteko neskato eta mutikoak dira, era askotako arrazoiengaitik, aterpera heldu diranak. “Egoera gatxak dira: bertan behera itzi dabezanak, ama gazteak, drogazaletasunak dabezan gurasoen seme-alabak…”. Adin txikiko honeetako batzuk adoptatu egiten dabez, baina “errazagoa da jaiobarrien” kasuan; beste batzuek hemen irauten dabe, familiaren batek hartu edo gurasoagana itzuli arte. “Bitartean, laguntza eta maitasuna emoten ahalegintzen gara” dinoe monjek.
Gaur eukaristia ospatuko dabe sortzailea gogoratzeko eta aurrerantzean lanean jarraituko dabe, mundu hobea eraikitze aldera.