26-12-2024 Esteban, protomartir
Bizkeliza 5 Portada 5 “El trabajo es para la vida. Lana bizigai”
25.02.2011

“El trabajo es para la vida. Lana bizigai”

Orain dala egun batzuk Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Ordezkaritzak sustatzen diharduan “El trabajo es para la vida. Lana bizigai” kanpainan oinarritutako proposamen ez legezkoa onartu zan Eusko Lebebiltzarrean. Saioan parte hartu eban Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak, Osalan organismo autonomoagaz, sindikatuakaz eta enpresa alkarteakaz batera, jarraibideen protokolo orientagarria eratuko dau enpresetarako, lan ezbeharren bat jasan izan daben beharginen familiei zuzenduta.

Ekimen honek Euskal Elizbarrutietako Gizarte gaietarako Idazkaritzek, HOAC eta JOC mugimenduek eta Langile Pastoraltzarako Bilboko Elizbarrutiko Idazkaritzak sustatzen diharduen eta joan dan ekiturtean 6.100 sinaduren babesa jaso eban “El trabajo es para la vida. Lana bizigai” kanpainaren barruan egindako eskarietako bati erantzuten deutso.
Eusko Legebiltzarreko Presidenteagaz eta Gizarte Politika, Lan eta Bardintasunerako Batzordekoakaz izandako batzarretan zera azaldu zan: ezin dogula aurreztu ahalegin ekonomiko, profesional eta gizatiarretan, lan ezbeharretako biktimei eta euren familiei arretea eskaintzerakoan. Heziketea, baliabideak, jarduerarako protokoloak, laguntasuna eta autortza eskatzen ziran. Egoera honeen aurrean, garrantzitsua da prebentzinoari jagokonez legeriaren betetea bermatzea baina ezinbestekoa da alderik sentsibleena, kaltetuak eta beren familiak ez ahaztea, istripua gertatzen danetik komunikazinoa, hurkotasuna… zainduz. Horretarako eskura izan behar dira beharrezko laguntza guztiak.
Berrogeta hamazortzi lagun hil ziran EAEan 2010ean lan ezbeharretan
Osalanen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, azken hamarkadan bizitzako 20.000 mila urte galdu dira laneko ezbeharretan. 2010ean 58 lagun hil ziran. “Ezin gara axolagabe geratu lagun askok eta askok jasaten dauan zoritxar honen aurrean –dinoe Langile Pastoraltzarako Idazkaritzatik-. Horregaitik, kanpaina honen bitartez, sentsibilizatzerako, salaketarako, familiakazko hartu-emonerako ekimen desbardinak bultzatzen dihardugu”. Bi azpimarratzen dabez: ‘pin’ bat zabaltzen dihardue (barri honegaz batera datorren irudia), lan ezbehar baten gertatutako heriotzaren aurrean alkartasuna adierazoteko eta salaketa egiteko eta ekitaldi publikoa prestatzen ari dira apirilaren 28rako, hau da, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Munduko Jardunaldirako.
“El trabajo es para la vida. Lana bizigai” kanpainaren sustatzaileek legebiltzarkideek errealidade honen aurrean erakutsi daben interesa, harrerea, lana eta ekarpena eskertzen dabez.