09-10-2024 Miércoles, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Portada 5 “El trabajo es para la vida. Lana bizigai” kanpainan batutako 6.100 sinadura aurkeztu dira Eusko Legebiltzarrean
20.04.2010

“El trabajo es para la vida. Lana bizigai” kanpainan batutako 6.100 sinadura aurkeztu dira Eusko Legebiltzarrean

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kristau erakunde eta mugimendu desbardinetako ordezkariek “El trabajo es para la vida. Lana bizigai” kanpainan batutako 6.100 sinadurak eskura emon eutsoezan Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko Presidenteari joan dan astelehen goizez.

Apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunerako Nazioarteko Jardunaldia ospatuko dala-ta, erakunde honeek lan ezbeharretako biktimen eta euren senideen errealitatea (Euskal Autonomia Erkidegoan 62 lagun hil ziran lan ezbeharrez 2009an) agertzera emon gura izan dabe, arduragabekeria eta zapalketa murriztuko dauan legeria eraginkor eta zorrotza, lan baldintzen jarraipena eta biktimei eta euren familiei laguntzeko ahalegin ekonomiko, profesional eta gizatiarrik ez ukatzea eskatuz.
Eusko Legebiltzarreko presidenteagaz izandako solasaldian gizartea axolagabe itzi ezin dauan lan munduko arazo honen garrantzia nabarmendu eben, hildakoei eta euren familiei dagokien autorpena egin behar jakela esanez. Honen haritik, autorpen hau dolua eta alkartasuna erakusteko zeinu baten bidez egitea eskatu dabe.