18-04-2024 Jueves, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Portada 5 Euskal Telebistako euskarazko mezak, Errigoititik
14.05.2022
Hurrengo hiru asteetan

Euskal Telebistako euskarazko mezak, Errigoititik

Bihar eta hurrengo bi domekatan be Errigoititik, Idibaltzagako Andra Mari eleizatik eskainiko dau mezea Euskal Telebistako lehenengo kateak. Euskal Herriko lurralde ezbardinetatik emititzen da eukaristia domekero eta oraingoan Bilboko Elizbarrutiari egokitu jako koordinazinoa. Meza aurreko lokuzinoa, Bizkaia Irratiko Miren Ezkurra esatariak egingo dau, batzarburua Carlos Olabarri parrokoa izango da eta Liturgiako kantuetan parrokiako koruak lagunduko dau. 
Durante estos próximos domingos, la comunidad parroquial de Errigoiti celebrará la eucaristía junto a todas las personas que, a través de la pantalla de la televisión pública vasca, participen en las misas desde las Diócesis de San Sebastián, Vitoria, Baiona y Pamplona-Tudela. ETB difunde su señal a estos territorios y se van turnando los lugares de emisión. En esta ocasión, asume la coordinación de la misma la Diócesis de Bilbao.

Errigoiti uribatuaren parrokiatik, Idibaltzagako Andra Mari eleizatik eskainiko dira mezak. Elexalde auzoan dago, 296 metroko altuera daukan tontor baten gainean, eta Errigoiti uribatuaren gunetik baztertua, galtzada batek lotzen dituela. Eliza hau kokatuta dagoan eremua Errigoitiko basoaren zaintzeari dagokionean, udalerriko lekurik onenetarikoa da. Horrela, beste zuhaitz mota batzuen artean, haretxak eta arteak agertzen dira.

Landan sakabanaturik eta eliza ondoan eraikin batzuk dagoz, euretariko gehienak XIX. mendekoak; euren izenak adierazten dabenez, parrokiarekin zerikusia dauke Abade laguntzailearen etxea, Abade-etxea, Sakristauaren etxea, eta abar. Beste alde batetik, ez dogu ahaztu behar 1796an parrokiak 6 etxe eukazala. Elexalde auzune berberean XVIII. gizaldiko eraikuntza barrokoa dan San Antonioren kurutze-tokia dago.      Bere aintzinatasun zehatza ezagutzen ez dogun arren, Santa Mariari eskeinitako eleiza hau XI. mendean aitatzen da.

La iglesia de Santa María de Idibaltzaga se encuentra en Eleizalde, y se cita en la Carta-puebla de Gernika en el año 1366. Se reedificó en 1550, fecha en la que apareció en un sepulcro un cuerpo incorrupto con fama de milagroso que aún se conserva. Separada del cuerpo, se custodia una mano en una manopla de plata.

Errigoitiko parrokia