05-05-2024 Domingo, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Portada 5 Feliz Navidad. Gabon zorionak!
21.12.2017

Feliz Navidad. Gabon zorionak!

Aldameneko irudia aukeratu dau aurton Eleizbarrutiak Gabon jaiak zoriontzeko. Larrabetzuko Goikoetxeako Emeteri eta Zeledon Santuak eleizako Emeteri eta Zeledon santuen erretaula da (zur polikromatu eta urreztatua, anonimoa 1520-1525). Web orrialde honetatik be, Gabon zoriontsuak eta urte barri ona opa deutsueguz urtean zehar bisitatzen gaituzuen guztioi.

Orain dala egun batzuk on Mario Izeta Eleizbarrutiko Gotzainaren Gabonetako idazkian, dei egiten dau gure bizitza eta ondasunak behartsuenakaz alkarbanatu daiguzan, “izan gaitezan geu be, maitasunean, parkamenean eta errukian oinarritutako bakearen ereile”, eskatzeaz batera.
Larrabetzuko erretaularen bitxikeriak
Larrabetzuko Emeteri eta Zeledon Santuak eleizako erretaula nagusia –honako honegaz batera agertzen dan argazkian- hispaniar-flandestar estilokoa da, XVI. gizaldikoa. Seguruenik Flandesen zizelkatu eben eta beren-beregi ekarri Brujaseko kontratazino-etxe baten bitartez. Eleizpearen zoladuran, erromaniko estiloko hillarri bi dagoz xake-itxurako motiboakaz. Gainera, Goikoelexea auzoan dagoan eleiza honetan zin egiten zan eta, besteak beste, gaztelar erregeek bertan egiten eben lau geldialdietatik bigarrena bizkaitar herriari errespetua erakusteko.

Retablo (Anunciación)