26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Portada 5 Iurreta prest urteurren berezia ospatzeko
24.08.2022
950 urte dira herriaren izena agiri baten agertzen dana

Iurreta prest urteurren berezia ospatzeko

El 26 de agosto se cumplen 950 años en el que Iurreta es citado por primera vez en un documento. El 26 de agosto de 1072, Sancho IV, rey de Navarra, con la aquiescencia de Iñigo Lopez “Ezkerra”, Conde de Durango y Señor de Bizkaia y esposa Toda Fortunez Ortiz de Aulestia, donan al monasterio de San Millán de la Cogolla, el monasterio de San Martín de Iurreta. Según los historiadores, este lugar correspondía a alguna edificación predecesora a la actual ermita de San Martín de Amatza. Un grupo de vecinos, con la colaboración de Anderebide, Gerediaga Elkartea y el ayuntamiento de Iurreta, han considerado interesante recordar dicho evento histórico. Con ese motivo han organizado diversos actos que se comenzarán mañana y se prolongarán hasta el 7 de septiembre. Antón Mari Aldekoa- Otalora es uno de los promotores.
Abuztuaren 26an beteko dira 950 urte dokumentu batean Iurreta lehenengoz agertzen dala. 1072ko abuztuaren 26an, Santxo IV. Nafarroako erregeak, Durangerriko kondea eta Bizkaiko Jauna zan Iñigo Lopez “Ezkerra” eta Toda Fortunez Ortiz de Aulestia bere emaztearen oneretxiagaz, Iurretako San Martin monastegia, Kogollako San Milan monastegiari oparitzen deutsa. Historiagileek dinoenez, aitatutako monastegia, gaur egungo, Amatzako San Martin baselizaren aurreko eraikuntza izango zan. Anton Mari Aldekoa-Otalora Iurretarrak argibideak emoten dauz alkarrizketa honetan ospatzen dan urtemugearen garrantziaz. Bera da izan be, egitaruaren bultzatzaile eta arimea.

Iurreta herriko hainbat erakundetan eta parrokian be parte dan Anton Mari Aldekoa- Otalorak ospakizunaren harira antolatutakoak azaltzen dauz.

Anton Mari Aldekoa-Otalora organoa joaten Urkiolako santutegian

Zerenbesteko garrantzia dauka gertaera historiko honek herritarrentzat?

Guk dakigula, Iurreta baegoan munduan baina, guk dakigula, orain 950 urte agertzen da lehenengo aldiz idatzita.

Latinez dago agiria eta Iurreta izena Ihurrieta eta Ihurrueta modura agertzen da. Dirudienez, laino artetik behe lainoa dagoenean eta eguzkia gainditzera doanean zabaltzen dan parajea da Iurreta. Hain zuzen be, sasoi hartan gure inguru hau Nafarroako Erregearen mende egoan. Dokumentu horretan agertzen danez, Nafarroako Erregeak eta bere emazteak zein Durangerriko konteak euren pekatuen kalte ordainez edo, Iurretako ermita bat eta bere inguruak Donemiliagari emon eutsiezan.

Azken baten, erlijinoa eta jente arruntaren bizimodua sasoi hartan nahastauta dabilz eta hor gotzainak eta abadeak be agertzen dira tarteko. San Millango komentu hori garrantzia handikoa zan garai hartan, X-XII. mendeetan.

Zer gehiago agertzen da agiri horretan?

Ba Iurretan badagoala bizimodu bat. Errota bat dago, fruta arbolak be hainbat dira, landak dagoz… Azken baten, baserri giroko hainbat elementu aitatzen dira. Esaten danez, hemendik igarotzen zan `Ruta del vino y del pescado´ deritxona. Gaztela aldetik garia eta garagarra ekarten ziran eta hemendik hara arraina etabar eroaten ziran.

En este caso, tal y como señala el documento de donación, el nombre de Iurreta es transcrito como Ihurrieta y Ihurrueta. Tres años después, cuando los curas de Abadiño y los del monasterio de San Millán pleitean por la jurisdicción de Arandia a Iurreta se le cita como Hurrieta. A continuación, en 1972, con motivo del 900 aniversario, la efeméride fue recordada por la Real Sociedad Bascongada de Amigos de País con la colaboración de Gerediaga Elkartea y el Ayuntamiento de Durango.

Bihar, parrokiako eleizpean horma-agiria ipiniko dozue. Zer idatziko da?

Ekitaldia arratsaldeko zazpiretan izango da herriko parrokiako eleizpean. Plaka bat ipiniko da bertan honako hau idatzita: `Izan ziralako gara eta izango al dira´. Ondoren musikariek alaiturik kalejirea egongo da Iurretako kale eta tabernetatik.

Ekitaldi zibil eta erlijioso ugari antolatu dira urteurrenaren harira, ezta?

Bai. Orduan be nahastea egoan eta gaur egun be ekitaldi anitza eta zabala egin gura dogu. Urteurrenaren egunean, abuztuaren 26an, Ametzako ermitan batzeko deia luzatu dogu. Eguerdian mezea ospatuko da eta ostean, gertakizun historiko honen azalpena emongo jake herritarrei. Eguna, dantza, musika eta bertso saioagaz amaituko da.

Abuztuaren 31n, Armando Llamosak ‘Ihurrieta 1072’ izeneko hitzaldia eskainiko dau Goiuria Kultur Gunean. Era berean, irailaren 3an ‘Ihurreta’ hitza aditzera emoten dauan kodizea ikusi ahal izango dabe herritarrek. San Millanera bertara txangoa egiteko aukerea egongo da Iurretako udalak antolatuta. Nahi dauen edonork, izena emon leike urteerarako 616 49 05 06 zenbakira deituta. Bisitaldi honek 20 euroko prezioa izango du.

Irailerarte ospakizunakaz?

Irailaren 4an, Iurretan dagozan Erdi Aroko lekuak eta aztarnak aintzat hartuta, ibilaldia antolatu da. Parte-hartzaileek autobus batean: Amatza, Goiuria, Arandiako Santa Apolonia eta Iurretako plaza bisitatu ahal izango dabez.

Azkenik, irailaren 7an, Juan Manuel Gonzalez Cembellinek, Eleiz Artxiboko zuzendariak, Erdiaroko janariak dirala eta berbaldia eskainiko dau. Ostean, ‘Ihurrieta 1072’ urteurreneko aldizkaria aurkeztuko da. Amaitzeko, hitzaldian aipatutako janarietako batzuk dastatzeko aukerea egongo da.

Ermita de Amatza, en Iurreta