19-05-2024 Domingo de Pentecostés
Bizkeliza 5 Portada 5 Juan Jose Rodriguez Ugarte hil da
16.04.2018

Juan Jose Rodriguez Ugarte hil da

Joan dan domekaz, apirilak 15, Juan Jose Rodriguez Ugarte eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 92 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko 19:00etan ospatuko da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian.

Juan Jose Rodriguez Ugarte Paganos arabar herrian jaio zan 1925.eko ekainaren 24an eta gaur egun erretiratuta egoan. Madrilen bizi izan zan luzaro. Bueltatu zanean, 20014/2005 inguruan, Erandioko parrokietan jardun eban laguntzaile lez. Salva Garcia San Emeterio abade lagun baten esanetan, Juan Joseren bizitzan beti azaldu zan gizarte alderdia: “Eleizaren Doktrina Soziala oinarritzat hartuta, gizon kritikoa izan zan bidegabekeria guztiakaz eta guztiz leiala Eleizeagaz”. Salvak nabarmentzen dauanez, Juan Josek “beti bultzatu ebazan era askotako gizarte ekimenak eta gizon hurkoa, alaia eta umoretsua izan zan; oso maitatua”.
Gainera, Rodriguez Ugarte Gizarte Gaietarako Eleizbarrutiko Idazkaritzako kidea izan zan eta erlijino-irakaslea merkataritza-eskolan. HOAC mobimentuko kontsiliario izan zan hainbat alditan, Caritaseko Gizarte Ekintzarako gotzain ordezkari, Ekitza Patronalerako eleizbarrutiko kontsiliario eta HOAC mobimentuko kontsiliario nazional.
CEAR erakundearen sortzaileetako bat eta asilo-eskubidearen bultzatzailea Espainian
Rodriguez Ugarte CEAR erakundearen (Errefuxiatuaren Laguntzarako Espainiar Batzordea) sortzaileetako bat izan zan eta asilo-eskubidearen bultzatzailerik nagusienetakoa Espainian. CEAR erakundean, zerbitzu juridikoen arduradun eta ohorezko presidenteorde izan zan, lehenengo Asilo-legearen suspertzaileetako bat eta “borrokalari nekaezina errefuxiatuen eskubidea betearazoteko”, azaltzen dabe erakundetik.
Gainera, Zuzentasuna eta Bakea sekzinoko kide nabarmena izan zan Espainian eta baita HOAC mobimentukoa be eta hainbat liburu era argitalpenen egilea. 1964an, Tomas Malagonen lekua hartu eban HOAC mobimentuko kontseilaritzan, Bilboko gizarte idazkaritza itziz.
CEAR erakundean, joan dan otsailetik izena emoten deutso Getafe udalerri madrildarrean dagoan Errefuxiatuen Harrerarako Zentroari eta, ondorioz, bere izena beti gogoratukodogu babes eta harrerari lotuta. Azken urteotan, Bilboko abade-etxeetako baten bizi izan da. Goian bego!

Juan José Rodríguez Ugarte.