13-11-2024 Miércoles, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Portada 5 “Mentoring”, esperientzia ikasbidetzat hartuta
04.10.2017

“Mentoring”, esperientzia ikasbidetzat hartuta

Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak “Mentoring. Mentoregin. Esperientziatik ikasiz” ekimenaren ekimenaren beste ekitaldi bat antolatu dau. Gizarte eta ekonomia arloko kontuetan –buruzagitza, laneko gatazken kudeaketa, kontsumoa, erabagi etikoak hartzea….- ikaskuntzarako eremuak sortzea da helburua, dalako gai horreetan adituak diran sinestedunen esperientzia abiapuntutzat hartuta. Urriaren 18an emongo jake hasiera saioei. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, hemen.

‘Mentoregin’ ekimena hazkunderako aukera izan daiteke gizarte-ekonomia arloetan maila profesionalean eta pertsonalean sartuta dagozan pastoral errealidade desbardinetako personentzat eta “lagungarri izan daiteke maila pertsonal eta profesionalean Ebanjelioaren balioak zehazteko”, dinoe antolatzaileek.
Honeek dira ekitaldi honetako talde eta aholkulariak: “Buruzagitza enpresa inklusiboetan” (Conchi Martin, Guillermo Dorronsoro eta Juan Manuel Sinde). “Etika jarduera profesionalean” (Angel Toña). “Laneko gatazken kudeaketa” (Bittor Gonzalez eta Txetxu Arroyo). “Etika, herritartasuna eta kontsumoa” (Galo Bilbao). “Bestelako eta alkartasunezko jarduera ekonomikoak erakundeetan” (Carlos Askunze).