20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Portada 5 Organo solidarioa Caritasen alde
06.04.2018

Organo solidarioa Caritasen alde

Gaur iluntzeko 20:30etan kontzertu solidarioa ospatuko da Bilboko Indautxu auzoko Karmeneko Ama parrokian, organuaren laguntzaz arituko dirak Klau d’amics dalakoen eskutik, Caritasen alde.

Otsailean web orrialde honetan jakitera emon genduanez, Bilboko Karmeneko Ama parrokiak anai maristek Bilbon daben ikastetxetik etorren 1967an tutuzko organua jaso eban dohaintzan. Beranduago, parrokiak dohaintza ekonomiko esanguratsua jaso eban eta horri esker kokatu ahal izan dabe musika-tresna hau. Konpondu egin dabe eta tutu baten titular egiteko diru-laguntza emonez dalako erabarritze horretan parte hartzeko aukera emon dabe, orain dala urte batzuk Santiago katedraleko organoa zaharbarritu zanean egin zan lez. Orain arte, 180 lagun inguruk emon dau dirua tuturen baten ‘titular’ bihurtzeko.
Apirilaren 26an, gotzaina izango da buru organuaren inaugurazino ofizialean eta apirilaren 28an kontzertua ospatuko da Luis Alberto Requejoren (klarinetea) eta Miriam Cepedaren (organoa) eskutik. Aurretik, gaur arratsaldez, kontzertu solidarioa ospatuko da parrokian Bizkaiko Caritasen alde, hainbat estilotako musika polifonikoa interpretatzen daben eta estatuko makina bat eszenatokitan izan diran 12 ahotsez osatutako ganbara-korua dan Klau d’amics protagonista dala. Emonaldia zati bitan banatuko da: Lehenengoan, G. Faureren Requiema entzungo da eta bigarreenean, I Balearsen Polifonia. Miriam Cepeda Begoñako basilikako organista titularrak joko dau organoa.

Foto: Pablo Cepeda