24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Misiones 5 Peli Romarategiren oroitzapenezko murala inauguratu da Gasteizen
03.05.2022
Urkiolako erretaularen zirriborroan oinarrituta

Peli Romarategiren oroitzapenezko murala inauguratu da Gasteizen

Peli Romarategi misiolari eta artisauaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Veronica Werckmeister muralgileak Jose Mari Muñoz abadeak diseinatu eta Peli Romarategik gauzatu eban Urkiolako erretaularen zirriborroan oinarrituta egin dauan murala inauguratu zan atzo, maiatzak 2, Gasteizen. Gainera, Werckmeisterren “gai bati buruzko aldaketak” dalakoaren bitartez artisau guztien lana autortu gura da.
Ayer se inauguró en Gasteiz un mural realizado por la muralista Verónica Werckmeister, partiendo del boceto del retablo de Urkiola, diseñado por el presbítero José Mari Muñoz y elaborado por Peli Romarategi. Con la obra “Variaciones sobre un tema” de Werckmeister se quiere, además, reconocer la labor de todas las personas artesanas.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak parte hartu eban, besteak beste, ekitaldian eta bere esanetan, uriaren 800 urteko historia “lagun bakotxak, gizaldiz gizaldi, bere errealidadetik bizi eta emondakoaren istorio txikien batuketatik” ulertzen eta idazten da. Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak Ekuadorren dagozan misiolariak gogoratu ebazan, eta euren artean, zehazki, Juan Ramon Echebarria, Peli Romarategiren eta bere lanaren autortzarako ekitaldien sustatzaile nagusienetako lez. Peli bera be izan zan inaugurazinoan eta autortza eskertu eban, muralean jasoten diran berbak bere eginez: “Bakarrik gure lurra maite badugu, maite ditzakegu beste lurrak / Solo si amamos nuestra tierra podemos amar otras tierras”.

Alkarren Barri- Comunicación Eleizbarrutiko aldizkarian Peli Romarategiri egindako alkarrizketea.

Cuando Peli regresó a Euskadi desde Ecuador, el misionero Joseba Legarza le propuso ir a Urkiola para rematar la basílica que se había confiado a los misioneros vascos. El diseño del mural que se preparó para ello es el del sacerdote-artista José María Muñoz y la obra es de Peli, fruto de una labor callada y artesana de dos años. El mosaico tiene 170 metros cuadrados y más de 850.000 teselas. Recoge el devenir cíclico de la Vida a través de la cuatro estaciones del año. (Juan Carlos Pinedo, Misionero con Peli en Ecuador)

ver galería (5)
Mural inaugurado ayer en Gasteiz