Gaur jai handia dogu Urkiolan. Nabarmena da pandemia eta gero, jenteak barriro nahi dituala lehengo ospakizun garrantzitsuak berreskuratu. Holan igarri da behintzat gaur Urkiolako San Antonio egunez. Goizeko lehenengo ordutik, kotxeen eta autobusen joan-etorria gelditubakoa izan da. Eta hori, behe-lainoa eta euri lanbroa egozala santutegi inguruetan.
Barriro, jai handia Urkiolan
Urte bi eta gero, barriro antolatu da azokea. Ortuariak, ogiak, gaztaiak, zurezko makilak, erroskilak… danerik egon da gaur eta zelan ez, taloa eta txorizoa be ez dira falta izan. Ganadu zaleak be pozik abelburu ederrak egon dira-ta.
Mezetara jente ugari
Gaurko egunez mezak be ugariagoak izaten dira. Meza Nagusirako, 12etarako, jente ugari egon da sartzeko zain aurrekoa amaitu arte. Hamaiketakoan Abade Etxean gaur egun bizi dan misiolari bakarra, Antonio Medinabeitia izan da mezaburu.
Alkartasunezko produktuak saltzeko dendea
Jaione Lopez Kaikorren (Kenian) egon zan misiolari. Gaur, bertako emakumeek egindako produktuak saltzen egon da Oiz-Anbotoko Pastoral Barrutiko Esti Duranegaz batera. Horrez ganera, abade etxeko artikulu liturgikoak be euki dabez saltzeko. Pozik egon dira, jentea ondo erantzuten dabilelako. Gaur, jai handia Urkiolan.