01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Portada 5 Vicente Videk zineaz eta espiritualtasunaz jardungo dau gaur Deustun
25.10.2017

Vicente Videk zineaz eta espiritualtasunaz jardungo dau gaur Deustun

Vicente Vide eleizbarrutiko abadeak berbaldia emongo dau gaur arratsaldez Deustuko Unibersidadean zine eta espiritualtasunaren inguruan. Hizlariak berak azaltzen dauanez, “gaurkotasunez betetako gaia da, interesgarria eta era dibulgatzailean azalduko dot”.

Hasieratik, Biblia eta erlijinoa agertu izan dira zineman eta, gaur egun, arlo horretan “itxura batean erlijiosoak diran eta idolatra gertatzen diran gaiak dagoz eta Jaungoikoa gardentzen daben alderdi anbibalenteak”, dino Videk. Zinean, alderdi transzendente eta espiritualaren presentzia sendoa antzeman daiteke. Argumentu askok eta askok erreferentzia teologikoak izaten ditu. Esate baterako, “seme-alabatasuna, aitatasun-amatasuna berreskuratzearen inguruko kontakizunak, parkamen eta adiskidetzezko kontakizunak, ontasun eta alkartasunaren ikonoak, berrerospen-istorioak, Misterioaren mezulari-bialduen presentzia, barruko ustekabeko aldaketak eta mirariak, makaltasunean egoerak gainditzearen istorioak, txarkeriaren eta bidebakokeriaren aurkako burrukak, erabagiak askatasunaren amildegiaren aurrean, heriotzari aurre egitea eta bizitzaren zentzuna, maitasunean oinarritzeko deiak eta lagunarteko adiskidetasuna eta esker oneko oroimena egiten daben istorioak”.
Euren jarrera edo ibilpeagaitik Kristo agertzera emoten daben irudiak be sarritan agertzen dira.
Gaur arratsaldeko berbaldian, bertaratutakoek pelikula ezagunen ulertze sinboliko eta espiritualerako giltzak ezagutu ahal izango dabez. Videk ikusezina ikusgai egiten dan eszenak aurkeztuko ditu, “ikusleak harritzen eta liluratzen dabezan balio espiritualak azaleratzen diran” eszenak, ikusleak “transzendentziara eta bizitzako galdera eta enigma nagusietara zabaltzen dabezan” eszenak.
Bideo bi honeetan jasoten da 2017an zine espiritualaren arloan egin diran gauzarik onenak:
https://youtu.be/zXrlJKuCZmQ eta https://youtu.be/DZK62CrbWQY

Vicente Vide.