20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Caridad y Justicia 5 25+1 urte eta gero, esker ona Arratiako Caritaseko boluntarioei
11.05.2022
Bihar, arratsaldeko bostetan, Igorreko parrokiako lokaletan

25+1 urte eta gero, esker ona Arratiako Caritaseko boluntarioei

Arratiako Caritasek 26 urte bete dauz. Mende laurden pasautxo hau eta gero, oraindino be, erakundearen laguntzea behar da. Haranean preminak daukiezan familiak dagoz eta 25 boluntariok dihardue horreei erantzuna emoten. Bihar lan hori eskertu gurean, omenaldia jasoko dabe Igorreko parrokian egingo dan ekitaldian, arratsaldeko bostetatik aurrera.
Con el título "agradecimiento a vuestro buen trabajo´, Cáritas Arratia rendirá un homenaje a las 25 personas voluntarias que están acompañando a las personas más vulnerables del entorno, desde hace 26 años. El acto público se ha retrasado un año, con motivo de la pandemia. Mañana, Mavi Laiseca, coordinadora de Caritas Bizkaia, ofrecerá una conferencia, a las 17:00 h. en los locales de la parroquia de Igorre informando sobre la identidad de Caritas y su labor social.

«Zuek lan ona: guk esker ona» da bihar Arratiako Caritasek antolatutako ekitaldiaren izenburua. Izan be, gizabidezkoa da esker onekoa izatea eta holan jokatu gura dabe haranean aurreko urtean, 24 sendiri laguntzea emon deutsan boluntario taldeagaz.

Hasierak

1996ko martxoaren 30ean sortu zan Arratiako Caritas Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu, Dima, Igorre, Lemoa eta Bediako herritarrei, beharrizana eukenei erantzuna emoteko. Orduantxe hasi zan akonpainamentua eskaintzen boluntario talde handi bat. Euren arteko batzuk hil dira eta beste batzuk lekukoa emon deutsie ondorengoei.

Gaur egun 25 lagun dabilz zerbitzu honetan eta ingurukoen esker ona jasoko dabe bihar, berbaldiaren ostean eskainiko jaken omenaldian, Igorreko parrokiako lokaletan. Aintzat hartuko dira batez be, Carmen Astondoa (Igorre), Carmen Ariznabarreta (Areatza) eta Nati Ziarrusta (Zeanuri), urteotan hil diranak.

Taldea zabalik

Nahi dauan edozeinek hartu leike parte Arratiako Caritasen. Maribel Salcedo da koordinatzaile nagusia eta bere esanetan, «besoak zabalik» hartuko leukie jente barria be.

Arratiako Caritasek 26 urte