16-04-2024 Martes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Portada 5 Axpe-Atxondokoen errogatiba gaur
09.07.2022
Gaur Santa Barbara ermitara

Axpe-Atxondokoen errogatiba gaur

Urtero lez, talde bat joango da errogatiban Axpe-Atxondotik Santa Barbara ermitara Eukaristia ospatzera. Goizeko hamaika t´erdietan urtengo dabe 957 metrotara dagoan tenpluraino. Hori baino lehenago, Jainkoari laguntza eskatuko jako "gaur eguneko munduko gaitzak gainditzen ahalegindu gaitezan". Aspaldiko ohiturea da. Aurton, goizean goizetik urtengo dau talde batek oinez. Beste batzuk, Urkiolatik Asuntzerako bidea kotxez egingo dabe, Aldunditik lortutako baimen berezi batekin. Eta Santa Barbara ermitako ekitaldia amaitu ondoren, Axpera jeitsi eta Axpeko txokoan, antolatzaileek bazkaria prestatuko dabe guztientzat. 
Este fin de semana habrá dos celebraciones `de altura´. La primera de ellas, hoy en la ermita de Santa Bárbara, en el collado de Larrano, en Urkiola, donde la feligresía de Axpe-Atxondo realizará su tradicional rogativa. Mañana, día de San Cristobal, se repetirá una vieja costumbre en el denominado `mirador de Bizkaia´. Se oficiará una misa en el monte Oiz, a las 13:00 h.   

Gaur aspaldiko ohiturea errepikatu da Durangaldean. Axpe-Atxondokoen errogatiba izango da. 957 metrotara dagoan Santa Barbara ermitaraino – Alluiz eta Anboto arteko gailuerran- joango dira. Bestalde, Oiz mendian, bihar San Kristobal egunez, jaia egongo da eta ohikoa danez, mezea ospatuko da ermitan.

Bidez-bide

Garai baten, goizean urtetan zan Axpeko eleizatik kurutzea aurrean eta akolitoek eroiela, abadeak lagunduta letaniak errezatuz, Larranorako bidean. 

Letaniak amaitu ondoren, aurrera jarraitzen zan mendian gora. Intxaurtxuetan  ogitartekoa jaten zan eta, barriro, martxan gorantzako bidean, letaniak errezatzen. Larranora heltzean, ermitan eukaristia ospatzen zan. Baita konjuroa egiten zan soloetan egoan uzta, bereziki garia, ekaitz eta izurriteetatik babesteko Jainkoari erregu eginaz.

Bazkaltzen Asuntzera jeisten zan, Pol-Polera. Han egoan pagadi ederrean (gaur egun ez dago) bakoitzak eroaten eban bazkaria jaten zan. Ardaua Udaletxeak eroaten eban, Urkiolatik astoan.

Arratsaldean, barriro  Larranora igon eta ermitan errosarioa errezatu eta Axperako berantzako bidea hartzen zan.

Axpera heltzean elizan otoitz bat egiten zan eta, ondoren, frontoian, bazkariko sobrekin eta etxetik   ekarten zanarekin afaria egiten zan. Afaltzeko ere ardaua Udaletxeak jartzen eban. Eta horrela emoten jakon amaiera errogatiba egunari.

En el cresterío que va desde al Alluitz hasta el Anboto, en la zona de campas de Larrano se sitúa esta pequeña ermita a casi 1.000m de altura. Es la Ermita de Santa Bárbara que representa fielmente el modelo de ermita de montaña levantada para que los pastores pudieran rezar sin asistir a misa abajo en el pueblo. Además, servía para solicitar la ayuda de la Santa para librarse de las tormentas.