26-11-2024 Martes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Portada 5 ‘Del Vaticano II a la nueva evangelización’
27.09.2013

‘Del Vaticano II a la nueva evangelización’

Bilboko gotzaina izan zan eta gaur egun Valladolideko artzapezpikua dan Ricardo Blázquezek bere azken liburua aurkeztu eban atzo Comillaseko Pontifize-Unibersidadean: “Del Vaticano II a la nueva evangelización”. Aurkezpenean Blazquezek esan ebanez, ez dau birmoldaketa teologikorik egin beharrik izan, “71 urte izanda, Kontzilioa izan dalako nire zerumuga bakarra”.

On Ricardo Blázquez gotzaina Avilan egin zan abade 1977an (Vatikanoko II. Kontzilioa amaitu eta urte bira) eta Kontzilioaren atal nagusi biak aitatu ebazan: alderdi ebanjelizatzailea eta sinodo izatea. Kontzilioaren inguruko gogoeta teologikoaz gainera, Blázquezek nabarmendu ebanez, bere liburua “egon izan nazan eleizbarrutien aldeko autortza eta omenaldia da”. 
On Ricardo Blázquez gotzainak Salamancako Pontifize-Unibersidadean Dogmatikako eskolak emoteari itzi eutsan Santiagoko gotzain egiteko 1988an. Santiagotik Palentziara joan zan eta han hiru urte emon ebazan. Gero, Bilboko gotzain izendatu eben eta ia 15 urte egin ebazan bertan, 1995etik 2010era. Eta orain, Valladoliden da.
Liburua aurkezteko ekitaldian, on Ricardo Blázquez gotzainagaz izan ziran mahaian, Julio Luis Martínez Comillaseko Pontifize-Unibersidadeko errektorea; Antonio Allende Loyola komunikazinorako taldeko kontseilari ordezkaria eta editorea eta Santiago Madrigal Comillaseko Pontifize-Unibersidadeko Teologiako irakaslea. Ekitaldian parte hartu eben, besteak beste, Jose Maria Guibert Deustuko Unibersidadeko errektoreak eta Jose Maria Díaz Moreno Comillaseko katedradun emeritu eta kanonisten maisuak.