Ohore handia da gure karmeldar probintziak nigan jarri izan dauan konfiantzagaitik.
Erantzukizun handia, nire gaitasunen gainetik ikusten dodana. Gainera, poztasun itzela da, nire familia erlijiosoari laguntzeko aukerea emoten deustalako, bere mugakaz bada be, bizikide dituan Eleizbarrutiei zerbitzua eskaintzen jarraitu daian, alkarregaz jardunez gaur egungo gizon eta emakumeek Jaungoikoaren Maitasunaren Barri Ona ezagutu daien.
Zeintzuk dira karmeldar oinutsek gaur egun daukiezan erronka nagusiak?
Zerrenda luzea da. Une honetan, gaur egungo gizarteari ebanjelioaren altxorra eskaintzea dala nabarmenduko neuke. Gure bizimodua suspertu gura dogu gero eta argiago agertu daiten otoitza dogula Jaungoikoagazko hartu-emonerako bide nagusia, Jaungoikoak hainbeste maite dituan gaurko gizon eta emakumeakazko konpromisoan. Honek esperientzia mistikoa eta hirugarren eta laugarren munduaren aldeko konpromiso solidarioa barne hartzen ditu, jarrera osagarriak dira-eta
Izendapen honek aldaketa handia dakar Jonen eguneroko bizitzara?
Bai. Kapituluaren hasieran, Eibarko parrokia biko parrokoa eta beste bateko laguntzailea nintzan, eta priore komentuan. Orain egiteko horreek itzi egin behar dodaz eta 2017ra arte bizigiro guztiz desbardinetakoak diran eta apurka-apurka ezagutu egin behar dodazan gizonezkoen 18 komunidade erlijiosoren nagusi probintzial lez jardungo dot.
Bilbotar bat Gipuzkoan, zer esango zeunke 18 urte honeez?
Bueno, urte bakotxa desbardina da, nahiz eta asko izan. Esperientzia oso onak izan dodaz, atseginez gogoratzen dodazanak. Etxean sentitu izan naz.
28.04.2014
“Esperientzia mistikoa konpromiso solidarioagaz lotu”
Santutxun jaio zan erlijioso hau da karmeldar oinutsen Nafarroako San Joakin Probintziako arduradun barria. Pazko astean, Kapitulu Probintziala ospatzeko Larrean batzartu izan diran daben 33 fraileek kargu batzuk barritu ebezan, besteak beste probintzialarena. Jon Aristondok datozan urteetan beteko dauan kargu barriari buruzko eretxi batzuk emon deuskuz.