Aurreko ekitaldian, La Salle Bilbao hezkuntza-alkarteak eta auzotarrek alkartasunez parte hartu eben Deustu eta inguruetan ospatu zan I. lasterketa solidarioan. Deialdiari emon jakon erantzuna arrakastatsua izan zan eta aurton be gauza bera gertatzea espero dabe. Jarduera, antolatzaileen esanetan, “atxakia ezin hobea da batzeko eta alkarregaz ‘Proyde Proega’ erakundearen aldeko eguna ospatzeko. Egia esan, igaz familia ugari animatu zan eta ikuskizun polita izan genduan bakotxak bere kategorian parte hartu ebalarik: nagusiak, gazteak… eta baita urte bikoak be, euren geletako motoakaz motorizatuta”. Bostehun eta berrogeta hamar dortsal saldu zan eta lasterketan parte hatzeko gogorik edo ahalmenik ez ebenek be dortsala erosteko aukera izan eben eta holako 60 saldu ziran. “Garrantzitsuena, egun haretan danok izan ginala garaile, baina saririk potoloena alkartasunak eta Proyde Proegak eroan ebala”, nabarmentzen dau Olatz Campos La Salle ikastetxekoak.
06.05.2016
La Salleren lasterketa solidarioa domekan, Bilbon
Deustuko La Salle ikastetxea ‘PORYDE PROEGA LA SALLE’ II. LASTERKETA SOLIDARIOA ospatuko dau datorren domekaz, maiatzak 8, dalako GKE hori Bilbon ezagutzera emoteko. Proba Sarriko eta Deustu auzoetan egingo da, hainbat distantziatan. Batzen dan diru guztia ‘PROYDE PROEGA’ GKEak Madagaskarren garatzen diharduan egitasmorako izango da.