14-06-2024 Viernes, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Portada 5 On Mario Izeta eta on Miguel Asurmedi gotzainak Afrikatik bueltatu dira
28.07.2009

On Mario Izeta eta on Miguel Asurmedi gotzainak Afrikatik bueltatu dira

On Miguel Asurmendi Gasteizko gotzaina eta on Mario Izeta Bilboko gotzain laguntzailea bueltatu barri dira Angolara egin daben pastoral bidaiatik. Uztailaren 11tik 22ra egon dira bertan, batez ere leku bitan: Luandan eta Malangen, Elizbarrutietako MIsinoek hementxe jarduten dabelako esparru desbardinetan.

Egin daben pastoral bisitan, on Miguel Asurmendi eta on Mario Izeta gotzainek misiolariekin egon gura izan dabe eta euren eskutik hango bizitzaren gorabeherak jaso eta gure gotzain laguntzailearen esanetan, egun “pozgarriak” izan dira. Bide batez, diru laguntza eroan dabe herrialde horretara, eta bertan jarduten laben pertsona eta taldeak ezagutu dabez.
Gotzainek hainbat egun emon dabe Luandan, Angolako uriburuan, Jesusen Bihotza parrokiarenak diran kultu-etxeak bisitatuz, adibidez, Mariaren Bihotz Garbia eta Santa Maria kaperak; Espiritu Santuaren misiolarien ardurapean dagozan osasun etxe bat eta ginekologia eta obstetriziakoa eta ikastetxe bi; hemen 1.600 ikaslek ikasten dabe eta Andoni Illarramendi eta Luis Fernando Corcuera euskal abadeek eta moja apostolikoek lan egiten dabe. Luanda hiru elizbarrutitan banatu barri da eta Jesusen Bihotza parrokia Viana elizbarruti sufragiodunaren barruan dago eta, bertako gotzainagaz batera, 350 gazte eta helduren sendotzan parte hartu eben hemengo gotzainek. Luandako gotzainagaz ere egon ziran eta bere seminarioa eta Santa Mariaren Misiolariek kudeatutako Marrubento ama eta umeentzako zentroa bisitatu ebezan.
Malangeko elizbarrutian, bertako gotzain dan Luis Maria Pérez de Onraita arabarra bisitatu eben; honek, bere anai Carlos Pérez de Onraita abadeagaz batera, berrogeita hamar urte daroaz Angolan lan eginez. Gure esliabarrutietako mojek aspaldi sortu ebezan klaratarren klausurako monasterio bi ere bisitatu ebezan.