Sara Buesa, hija del parlamentario socialista asesinado por ETA Fernando Buesa; Pili Zabala, hermana de Joxi Zabala, asesinado por los GAL; y el presidente de CIE Automotive, Anton Pradera, recibirán los premios ‘Gazte Role Model Saria’ 2015 que entrega la ikastola diocesana bilbaína Begoñazi como reconocimiento a los valores solidarios y profesionales.
Begoñazpi ikastolak banatzen dituan sarion bosgarren ekitaldia ospatuko da aurton eta dagoeneko “erreferentzia bihurtu dira Euskadiko eta Estaduko hezkuntza arloan, gure munduko persona nabarmenek erakusten daben hobetzerako eta alkartasunerako gaitasuna geletara eroaten dabelako”, nabarmendu dabe sustatzaileek.
Sarien banaketarako ekitaldia datorren astelehenez, azaroak 9, ospatuko da Bilboko ikastola honetan, 19:00etatik aurrera, besteak beste, honako honeek izango diralarik bertan: On Mario Izeta Bilboko gotzaina; Juan Mari Aburto Bilboko alkatea; Monica Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen arloko Eusko Jaurlaritzako zuzendaria; Aintzane Ezenarro Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuko (Gogora) zuzendaria; Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua; Lorea Bilbao Kulturako Bizkaiko diputadua. Sara Buesa eta Pili Zabalak “eredu solidarioa” kategoriako saria jasoko dabe eta Anton Praderak “eredu profesionala” kategorian.
‘Adi-adian’ egitarauan parte hartzen dabenak
Euskadiko arlo profesional eta sozialeko zazpi lagun nabarmenez osatutako epaimahaiak Sara Buesak eta Pili Zabalak ‘Adi-adian’ egitarauan parte hartu izana baloratu dabe. Eusko Jaurlaritzak suspertzen dauan egitarau honen bitartez, terrorismoaren biktimek euren esperientziaren lekukotasuna emon dabe Euskadi osoko ikastetxeetan, gazteen artean sentiberatasuna bizteko eta indarkeriaren eta mendekuaren aurka immunizatzeko. Gainera, zehazki, Sara Buesa eta Pili Zabalak Begoñazpi ikastolan kontatu ebezan euren esperientziak joan dan ikasturtean, saio bitan eta horrek zirrara handia eragin eban Bilboko ikastetxe honetan, Merkat Bernaola Begoñazpi ikastolako zuzendariak gogoratu dauanez. “Euren lekukotasunak arrastoa itzi eban ikastolan. Parkamen eta adiskidantzazko proba izan zan eta egundoko bihotz-zabaltasuna erakutsi eben”, nabarmendu dau Bernaolak. Honek azaldu dauanez, “gazteen taldeetara joaten dira eta euren bizitzetako gertaera oso mingarriak aurkezten dabez helburu hezigarriagaz”.
Orain, biktima biek alkarregaz jasoko dabe saria Begoñazpi ikastolan, lehenengo aldia izango dalarik sari hau lagun biri batera emoten jakena.
Gernikako enpresaria
Praderari jagokonez, epaimahaiak bere ibilpide profesionala nabarmendu dau, “enpresa munduan eten barik hobetzeko grinaren eredu” lez. Gernikako semea eta Bide-injinerua, Pradera “gestore eta enpresari nabarmena da Euskadik industriaren arloan”. Gaur egun, CIE Automotiveko presidente exekutiboa da eta epaimahaiak zera azpimarratzen dau beraz: “euskal enpresa-sarean sektore estrategikoa dan automobilgintzaren arloan sormenerako eta barrikuntzarako gaitasuna dau, eta nazinoarteko zabalkunderako gaitasuna be badau eta aitagarria da sortu izan dauan lanpostu-kopurua”.
Horregaitik, zortzigarren ekitaldi honetako epaimahaiak sarituen jarduera profesional, solidario eta humanitarioa baloratzen dau, “gazteentzat eredugarritzat hartu daitekezalako hainbat arlotan: barrikuntza, giza hartu-emonak, lana norbere buruaren osotasunerako bidetzat hartzea, alkartasuna, batez be baztertuentzat”, azaldu dau Bernaolak.
04.11.2015
Pili Zabala, Sara Buesa eta Anton Praderarentzat ‘Gazte Role Model’ sariak
Buesaren alabari, Zabalaren arrebari eta CIE Automotiveko presidenteari emongo deutsez 2015eko ‘Gazte Role Model’ sariak. Sari honek, sarituen jarduera solidario eta profesionala autortzen dau, ahalegintze eta hobetzean persona eredugarritzat diralako ikasleentzat.