Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) irailaren lehen egunetan hasi zan jarduera akademikoa.
Nazinoarteko ikasleak Derioko Unibertsitate Eskolan
2022-2023 ikasturtean, BAMeko ikasleek egonaldiak egingo dabez Hungarian, Erresuma Batuan, Italian, Txekiar Errepublikan eta Argentinan. Aldi berean, Eskolak Suitzako eta Txekiar Errepublikako ikasleak hartuko ditu.
Laudato si´ entziklikea ikasgaietan
Ikasturte honetako barrikuntzen artean, nabarmentzekoak dira diziplina arteko hainbat proiektu jarriko dabezala abian. Besteak beste, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Laudato Si’-arenak ikasgaietan integratuko dira.
Bestalde, Pastoralaren arloak antolatzen dituen curriculumetik kanpoko jardueren eskaintza zabala izango da.
Xanti Larrañaga zuzendariaren hitzetan: “BAMen itxaropen eta ilusinoak barrituz ekin deutsagu ikasturteari, gure ikasleei ahalik eta prestakuntza onena eskeintzeko asmoz”.
Gaztelerazko klaseak
Aurreko ikasturtean hasitako bideari ekinez, aurton be asmoa dago BAMeko ikasle batzuk eta Unibertsitate Eskolako beharginek gaztelerazko eskolak emotea Deriko eraikinean dagozan Ukrainar familiei. Horrez gainera, beste baliabide batzuetatik datozan etorkinei be emoten deutsiez borondatez gaztelerazko eskolak.
Caritas Bizkaia acompaña a medio centenar de personas en el antiguo Seminario de Derio desde marzo del curso pasado. Cuando llegaron, algunos estudiantes y personal trabajador de la Escuela de Magisterio (BAM) se organizaron para enseñarles castellano. Este año la Pastoral del centro volverá a realizar una convocatoria para proseguir con la iniciativa tanto para las familias Ucranianas, como para los inmigrantes de otros recursos.