22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sarean da Eleizbarrutiko aldizkariaren kurtsoko lehenengo alea!
05.10.2023

Sarean da Eleizbarrutiko aldizkariaren kurtsoko lehenengo alea!

Alkarren Barri Eleizbarrutiko aldizkariaren urriko alea eskuragarri da online gaurtik aurrera. Kurtsoko lehenengo aldea da, etxeetara atzerapenez helduko dana, kurtso hasierako ekitaldia be jaso gura izan dalako argitalpena itxi aurretik. Sareko agerkariak joan dan irailaren 30ean Markina-Xemeinen ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldiaren multimedia informazinoa (bideoak eta argazkiak) jasoten dau. Bostehun lagun inguru bertan zirala ospatu zan ekitaldian gotzainak eskainitako berbaldia irakurri daiteke hasieran. Alkarrizketei dagokienez, hiru nabarmentzen dira: Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari barriari, Jone Ozerinjauregi Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendari barriari eta Mikel Aspano Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko ordezkari barriari egindakoak.

Urriko alearen azalean, kurtso hasierako ekitaldiaren amaiera laburbiltzen dauan irudia ikusi daiteke. Askotariko eleiz eremutatik joandako zortzi lagun alkartu ziran egitasmoaren logoaren parean, kurtso honetako kartelari bizia emonez. Argazkian, bertaratutako guztiek giza katea egin eta danek batera ‘Gure Aita’ abestu eben unea jasoten da.

Besarkada 'Goazen!' ekitaldian
‘Gure Aita’ abestuz ‘Goazen!’ ekitaldian
'Gure Aita' abestuz 'Goazen!' ekitaldian
Hainbat eremutako zortzi lagun alkarri lotuta logoaren aurrean

Aldizkarian jasotako beste hainbat gai

Aldizkariaren 32 orrialde asko eta asko ‘Goazen!’ ekitaldiarentzat bada be -ikus-entzunezkoek osatzen dabe informazinoa-, beste hainbat gai be jorratzen da agerkarian. Esate baterako, Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan ‘Egunon Etxea’ zentroaren 30. urteurrena, Bidesari alkarteak gaixotasun larriak dabezan presoentzat martxan jarri dauan egitarau aitzindaria edo urriaren 28an San Viatorren (Sopuerta) egingo dan parrokietako erreferenteen lehenengo batzarra.

Ez dira falta ohiko laguntzaileen artikuluak, hain zuzen be, artxibotik, museotik, liturgiarako ordezkaritzatik edo Eleizbarrutiko liburutegitik jasotakoak.