“Erraza da hiltea, batez be ahalmen eta bitarteko guztiak dabezanentzat; gatxa edo ezinezkoa dogu gerrak, liskarrak, geldiarazotea, baina saiatu gaitekez apur bat gehiago egiten, eta gitxienez Jesus Umearengana hurreratu eta bera gurtuz biktima errugabe guztiak autortu geinkez”, aitatu dau besteak beste.
Adimen Artifizialaren inguruan be aipamena egin dau gotzainak gaurko mezuan: “Aita Santuak, aurtengo mezuan, adimen artifiziala aitatu dau. Erabileraren arabera, guztiz kaltegarri edo onuragarri izan daiteke, guk kontrakoa pentsatu arren, gure askatasuna erabat murriztu leike. Guztion onerako jarri behar doguz teknologia barriak eta Jainkoaren Amaren seme eta alabak indarkeriaren eta gizadiaren ankerkeriaren erpeetatik babesteko balio behar dabe”.
📌Bilboko gotzainaren urte barriko mezua.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) January 1, 2024
Erraza da hiltea, batez be ahalmen eta bitarteko guztiak dabezanentzat; gatxa edo ezinezkoa dogu gerrak, liskarrak, geldiarazotea, baina saiatu gaitekez apur bat gehiago egiten, eta gitxienez Jesus Umearengana hurreratu eta bera gurtuz… https://t.co/2DepvzPEIa
Umea gurtu
Umearen aurrean belaunikatu eta hildako hainbat ume inuzenteren alde otoitz egiteko eskatu dau.
“Gaur, betiko moduan, ahal dabenek hilten dabe”, esan dau. Eta holan jarraituko dabe nazinoarteko isolamendua egon ezik, gehitu dau.
Adimen Artifiziala eta Bakea
Mezuaren azken zatian Adimen Artifziala izan dau aitagai.