Aurkezpena
I. Bikaritza
II. Bikaritza
III. Bikaritza
IV. Bikaritza
V. Bikaritza
VI. Bikaritza
VII. Bikaritza
7 Lurralde Bikaritza
6 Gotzain Bikario
28 Pastoral Barruti
17 Pastoral Eskualde
291 Parrokia, erantsitako 24 parrokia
Bilboko Elizbarrutiak Bizkaiko Lurralde Historikoa hartzen dau, Gasteizko Elizbarrutiari dagokion Urduñako enklabea eta, Kantrabriako Autonomia Erkidegoaren barruan egon arren, Elizbarruti bilbotarrean sartuta dagoan Villaverde Turtzioz izan ezik. Elizbarruti mugakide dira: Santander, Gasteiz eta Donostia.
2.193,17 km2-ko hedadurea dau. Gaur egun 1.159.443 biztanle ditu, 114 udalerritan banatuta.
Elizbarrutiaren izen arrunta Bilbao da, Bizkaiko uriburua, Euskalerria osotzen daben lurralde historikoetako bat. Izen latindarrra, hala ere, “Diocesis Flaviobrigensis” da, 1949.eko azaroaren 2ko Elizbarrutiaren sortzerako Buldak ezarrita. A. E. de Mañaricúa historiagilearen arabera, izen hau emon jakon, Bilbon “Flaviobrigensium Kolonia” finkatu zala uste dalako, baina bere eritziz ez dirudi holan izan zanik.
Estadistika datuak
Lurralde banaketea
Lurraldea, 6 bikarioren ardurapean dagozan 7 bikaritzatan banatuta dago. Bikaritza bakotxean, parrokiak artzapez-barruti deitu ohi diran eta eleizbarruti honetan eskualde eta pastoral barruti (2000ean hasitako pastoral erabarritzerako prozesuaren ostean, eskualdeek pastoral barruti bihurtzen dihardue) deitzen diran lurralde-barrutietan batzen dira.
Gaur egun, 291 parrokia eta atxikitako 24 dagoz, 17 pastoral eskualdetan eta 25 pastoral barrutitan batuta.
Eleizbarrutiko abadeak
Bilboko Elizbarrutian inkardinatutako abadeak 333 dira gaur egun, eta honeetatik 29ek Estatuko edo beste herrialde batzuetako Elizbarrutietan edo Amerika edo Afrikako Elizbarrutietako Misinoetan gauzatzen dabe abade ministerioa.
Biziera sagaratua
Biziera Konsagratuko 100 Institutu dagoz Elizbarrutian:
- 1 Bizitza konsagratua.
- Bizitza Apostolikoko 3 Alkarte (1 emakumezkoena eta 2 gizonezkoenak)
- 3 Institutu Sekular.
- Bizitza aktiboko 84 Institutu Erlijioso (60 emakumezkoenak eta 24 gizonezkoenak)
- Klausurako 10 (biziera kontenplalarikoak): 9 emakumezkoenak eta 1 gizonezkoena, 19 monasteriotan.
Institutu Erlijioso bat, Sekular bat eta Bizitza Apostolikoko Alkarte bat elizbarruti eskubidekoak dira Bilboko Elizbarrutian jasota egotearren. 229 etxe erlijioso dagoz. Datua guztiz aldakorra dan arren, Elizbarrutian kokatutako Biziera Konsagratuko Institutu desbardinetako kideak 2.227 dira (1.511 emakumezkoak eta 666 gizonezkoak). Institutu honeetako 100 lagun inguruk Elizbarrutian jarduten dau pastoral karguaz parrokietan, Kapilautzatan, elizbarrutiko Kontseiluetan edo Fededunen Alkarte batzuetako zuzendari lez. Eleizbarrutian Biziera Sagaraturako Institutuak egotea aberasgarria da Eleizbarrutiaren bizitzarako gizarte, laguntza, irakaskuntza eta osasun jarduerei egiten deutsen ekarpen handiagaitik.
Mugimendu apostolikoak eta fededunen Alkarteak
Fededunen Alkarteak anitzak dira: Ekintza Katolikoko Mugimendu Apostolikoak, ekintza desbardin eta berezietarako Alkarteak, Eliz Komunitateak, Penitentzia Kofradiak, e.a.
Eleizbarrutiko Erakundeak
Katedraleko Kabildoaz eta Elizbarrutiko Seminarioaz gain, Elizbarrutiak Gotzaitegitik kanpoko hainbat erakunde eratu dau, fundazino autonomo erara (kanonikoak edo zibilak), edo pastoral arlo desbardinetan jarduten daben elizbarrutiko zerbitzuak: Caritas, Lagungo Familia Biderapenerako Zentroa, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua, Estanislao Labayru Institutua, Hezitzaileen Elizbarrutiko Eskolea, Gizakia Helburu, e.a. Gainera, aitagarria da Elizbarrutiak hezkuntzan dauan jarduerea.
Elizbarrutiak kultureari egiten deutson ekarpena honeekin osotzen da: Eleiz Museoa, Eliz Artxibo Historikoa eta hainbat liburutegi.
Elizbarrutia komunikabideen munduan ere azaltzen da, bere titularitatea daben irrati birekin: Bilbo Herri Irratia / Radio Popular eta Irratibide / Bizkaia Irratia. Berea da, baita ere, Jakinbide Elizbarrutiko Liburudenda.
Misino-jarduna
Elizbarrutiaren misiolari jarduna honetan adierazoten da: elizbarrutiko 700 lagunek (abade, lekaide, lekaime eta laiko) misino herrialdeetan jarduten dabe apostolikoki. Ekuador, Angola, Ruanda eta Zaireko elizbarrutiarteko (Gasteiz eta Donostiako Elizbarrutiekin batera) misinoak misiolari kemenaren isla dira. Gaur egun 19 abade eta laiko bizkaitarrek jarduten dabe bertan.
Espiritualtasuna eta harrerea
Azkenik, 7 Gogarte Etxe eta abade-etxe 2 dagoz Elizbarrutian.