Arte-monumentuak
Bizkaiko ekonomia, XIX. mendeko azken herenera arte, ezegonkorra zanez, ez da erraza eliz arkitektura eta eskulturako ale asko eta aberatsik aurkitzea. Eskultura erromanikoaren barruan, Galdakaoko Andra Mari elizea da garrantzitsuena; ermitarik zaharrena Abrisketako San Pedro da, Arrigorriagan. Era berean, aitagarriak dira Zumetxagako San Migel ermita eta San Pelaio parrokia Bakion.
Estilo berekoak dira geroko eraikinetan barriro jarritako portadak (Fruizko San Salvador, Lemoizko Andra Mari, Artzentalesko Linaresko San Migel, Gautegiz-Arteagako Andra Mari, Balmasedako Kolitza mendiko San Roke eta San Sebastian, Orozkoko Olarteko San Bartolome eta Igorreko Santa Luzia) eta aurreko eraikin batzuetatik hartutako beste hondakin batzuk (leihoak, bataiarriak, e.a) dozenatik gora eliza edo ermitatan.
Bilboko SantiagoTenplu gotikoen artean, Bilboko Santiago, Lekeitioko Santa Maria, Bilboko San Antonio Abade, Gernikako Santa Maria eta Balmasedako San Severino nabarmentzen dira. Errenazimendurako trantsizino aldiko gotikoan, Gueñesko Santa Maria, Bermeoko Santa Eufemia, Erandioko Santa Maria eta Axpe-Busturiako Santa Maria dira aitagarriak. Aldi honetan harrizko gurutzadura ederrak eraiki ziran; Durangoko Kurutziagako kurutzea da adibiderik garrantzitsuena.
Errenazimenduan, XVI. mendean jasotako tenplu batzuk egitura arkitektoniko gotikoak dabez eta “euskal gotikoa” deitutakoaren barruan dagoz. Arte honen adierazle dira: Ondarroako Santa Maria, Mungiako San Pedro, Elorrioko Etxebarriako San Agustin eta Sortzez Garbia, Loiuko San Pedro, Ziortzako Kolegiatako eliza, Xemeingo Santa Maria, Zamudioko San Martin, Deustuko San Pedro, Portugaleteko Santa Maria, Begoñako Santa Maria, Atxuriko Gizakundea eta Abandoko San Bizente Martiria, Bilbon.
Barrokoan, Bilboko Joan Santuak eta San Nikolas, Lezamako Santa Maria, Karrantzako Santa Zezilia, e.a. nabarmentzen dira. Ezin doguz ahaztu dorre barroko ugari eta ederrak: esate baterako, Otxandioko Santa Maria, Iurretako San Migel, Elorrioko Sortzez Garbia, Bilboko San Antonio Abade, e.a.
Bermeoko Andra Mari, Larrabetzuko Andra Mari, Aldeacueva-Karrantzako San Bartolome, Iurretako San Migel eta Nabarnizeko Gorostizako Andra Mari nabarmendu daitekez eleiza neoklasiko lez.
Aldi garaikidean, XIX. mende amaieran, Bilboko Santiagoko dorrea eta fatxada eraikitzen da, Jesuiten Eliza-Egoitza, Bilboko San Frantzisko, e.a.
Lekeitioko erretaulaAzken aipamena, erretaula interesgarrienei buruz. Hispaniar-flandestar estiloaren barruan, Lekeitiokoa, Goikolegeako San Emeterio eta San Zeledoniorena eta Bilboko Museo Arkeologikoan dagoan Gizaburuagakoa nabarmentzen dira. Errenazimenduan, Portugaleteko Santa Maria, Galdakaoko Elexaldeko Andra Mari, Etxebarriako San Agustin, Ziortzako Santa Maria, Xemeingo Santa Maria eta Deustuko San Pedroko alboak aitatu daitekez; geroago, Durangoko Santa Maria, Zeberio, Elorrio, Turtzioz, Karrantza, Deustu, Zeanuri, e.a. Hirurogei erretaula interesgarritik gora aitatu daitekez barroko alditik, Ermukoa, Zornotzakoa, Elorriokoa nabarmenduz, eta neoklasikoan, Errigoitikoa, Begoñakoa eta Abandoko San Bizente Martiria dakarguz gogora.
Begoñako Andra Mari Basilika-elizei dagokienez, honeek dira: Bilboko Santiago (1819), Begoñako Andra Mari (1908), Lekeitioko Santa Maria (1884) eta Portugaleteko Santa Maria (1950). Era berean, Eusko Jaurlaritzak “interes artistiko edo monumentala” daben eraikintzat hartu ditu Elizbarrutiko eraikin erlijioso batzuk; beste batzuk izendapen hori jasotzeko bidean dagoz.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak garrantzi artistiko eta monumentala autortu deutso hainbat eraikin erlijiosori eta autorpen hori jasoteko bidean dago beste hainbat.
2001ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak monumentutzat katalogatutako erretaulen zerrenda argitaratu eban (Abenduaren 19ko 273/2000 agindua).
Bizkaiko uria izan arren, Gasteizko Elizbarrutian dagoan Urduñan, Santa Maria eta San Joan (Familia Santua) elizak monumentu lez katalogatuta dagoz.
Gainera, parroki elizako Erretaula Nagusia, Antiguako Andra Maria elizakoa eta Josefinoen Ikastetxeko nagusia eta alboak.
Eraikin Erlijiosoak
Aulestia:
- Iglesia parroquial de San Juan Bautista de Murélaga
Areatza (Villaro)
- Iglesia parroquial de San Bartolomé
Bakio:
- Ermita parroquial de San Pelayo
Balmaseda:
- Iglesia parroquial de San Severino
- Iglesia de San Juan del Moral
Bermeo:
- Iglesia parroquial de Santa Eufemia
- Iglesia de Santa María
- Antiguo Claustro de San Francisco / Convento de San Francisco
Bilbao:
- Catedral de Santiago Apóstol
- Iglesia parroquial de los Santos Juanes
- Iglesia parroquial de San Antón
- Iglesia parroquial de San Nicolás
- Iglesia parroquial de San Francisco de Asís
Busturia:
- Iglesia parroquial de Santa María
- Ermita del Santo Cristo
Durango:
- Iglesia parroquial de Santa María de Uríbarri
- Iglesia parroquial de Santa Ana
Elorrio:
- Iglesia parroquial de Purísima Concepción
Galdakao:
- Iglesia de Andra Mari
Getxo:
- Iglesia parroquial de San Ignacio
- Iglesia de Nuestra Señora del Carmen
Güeñes:
- Iglesia parroquial de Santa María
Larrabetzu:
- Iglesia parroquial de la Asunción
- Iglesia parroquial de San Emeterio y San Celedonio (Goikolexea)
Lekeitio:
- Iglesia parroquial de Santa María
- Iglesia de San José
- Convento de Santo Domingo
Markina:
- Iglesia parroquial de Santa María y su cementerio
- Colegiata de Zenarruza
- Iglesia y convento del Carmen
- Iglesia y convento de San José
- Iglesia y convento de La Merced
- Iglesia parroquial Santo Tomás de Bolívar
Otxandio:
- Iglesia parroquial de Santa Marina
Plentzia:
- Iglesia parroquial de Santa María Magdalena
Portugalete:
- Iglesia parroquial de Santa María
Erretaulak
Amorebieta:
- La Asunción de Nuestra Señora –Erretaula Nagusia-
Arteaga:
- Santa María de Gautegiz -Erretaula Nagusia–
Bermeo:
- La Asunción de Santa María -Erretaulas S. Juan Bautista, Inmaculada-
- Concepción, Ntra. Sra. del Rosario y S. José
Berriz:
- San Juan Bautista -Erretaula Nagusia–
Bilbao:
- Santos Juanes -Erretaula Nagusia alboak-
- San Nicolás de Bari –Erretaula Nagusia eta La Piedad, S. Blas, S. José-
- Crispín y Crispiniano
Durango:
- Santa María de Uríbarri -Erretaula Nagusia–
Elorrio:
- Purísima Concepción -Erretaula Nagusia–
Ermua:
- Santiago -Erretaula Nagusia–
Galdakao:
- Andra Mari de Elexalde -Erretaula Nagusia–
Goikolexea:
- Santos Emeterio y Celedonio -Erretaula Nagusia–
Gordexola:
- San Juan Degollado -Erretaula Nagusia–
Güeñes:
- Santa María -Erretaula Nagusia–
Lekeitio:
- La Asunción de Nuestra Señora -Erretaula Nagusia Tríptico de la Pasión-
Markina:
- La Asunción de Nuestra Señora -Erretaula Nagusia–
- Convento de Nª. Sª. del Carmen -Erretaula Nagusia alboak–
Portugalete:
- Santa María -Erretaula Nagusia–
Zeanuri:
- La Asunción de Nuestra Señora -Erretaula Nagusia–
Zenarrutza:
- La Asunción de Nuestra Señora -Erretaula Nagusia–
Bizkaiko uria izan arren, Gasteizko Elizbarrutian dagoan Urduñan, Santa Maria eta San Joan (Familia Santua) elizak monumentu lez katalogatuta dagoz. Gainera, parroki elizako Erretaula Nagusia, Antiguako Andra Maria elizakoa eta Josefinoen Ikastetxeko nagusia eta alboak.