22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Jaunarekin betirako izango zarela sinistuz, Egun Handira arte”
19.02.2024

“Jaunarekin betirako izango zarela sinistuz, Egun Handira arte”

Begoñako basilikan ospatu da gaur On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna. Basilika jentez lepo bete da, 1976 eta 1991 bitartean gure Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile izan zanari azken agurra emoteko. Jenteak asko maite izan dau Uriarte eta hori bistan geratu da, asko eta asko hurreratu dalako Begoñako gogarte etxean jarrita egon dan hil-kaperara. Hilkutxa andetan eroan dabe gogarte etxetik basilikaraino prozesinoan, senideek lagunduta. Han, gotzainak egin deutso harrera otoitz eginez.

Altaran, alkar-meza emon dabe, besteak beste, Mons. Ricardo Blazquez kardinalak (Bilboko gotzain 1995-2010); Mons. Mario Izeta Burgoseko artzapezpiku eta Bilboko aurreko gotzainak (2010-2020); Mons. Francisco Perez Gonzalez Iruña eta Tuterako artzapezpiku erretiratuak, Mons. Florencio Rosello gaur egungo artzapezpikuak; Mons. Fernando Prado Donostiako gotzainak; Mons. Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak; Mons. Fernando Valera Zamorako gotzainak; Mons. Jose Ignacio Munilla Orihuela-Alacanteko gotzainak; Mons. Joan-Enric Vives Urgeleko gotzain eta Andorrako koprintzeak; Mons. Mikel Garciandia Palentziako gotzainak eta Mons. Fausto Travez Quitoko gotzain artzapezpiku erretiratuak. Hainbat alderdi politikotako herri agintari ugarik be parte hartu dau. Elixabete txanobe Bizkaiko Diputatu Nagusia eta Amaia Arregi jarduneko Bilboko alkatea eta Ana Otadui Batzar Nagusietako Presidentea be ospakizunean izan dira. Josu Erkoreka eta Gotzone Sagardui sailburuek, Bizkaiko hainbat herritako alkate eta zinegotziek eta alderdi politiko desbardinetako buruzagiek be àrte hartu dabe On Joan Maria Uriarteren arimaren aldeko hileta-eleizkizunean. Ez dira falta izan kultur eta kirol arloko ordezkariak be. 

Sinisdunak
Sinisdunak hileta elizkizunean

Joan Mari zanaren lehengusu dan eta bere gotzaintzan bikario nagusi izan zan Andoni Gerrikaetxebarria abadea izan da buru hil-kapera jaso dauan gogarte etxetik basilikaraino egin dan prozesinoan. Honeek eroan dabe hilkutxa: Alex Alonso, Jovaisa Herran y Xabier Eskauriatza Eleizbarrutiko abadeek; Roberto Vidal diakonoak; Mikel Aranguren Donostiako abadeak eta Jose Luis Miranda Zamorako abadeak.

Bilboko Koral Alkarteak eta Miriam Cepeda basilikako organistak girotu dabe ospakizuna.

Hileta-eleizkizunean parte hartu daben pertsona guztiek hartu-emon estua izan dabe gotzain erretiratuagaz. Ana Berrizbeitia izan da ospakizuneko oharkaria, Estrella Morenok lehenengo irakurgaia irakurri dau eta Lontzo Zugazagak Ebanjelioa. Inmaculada Gallastegik egin ditu eskariak. Unai Manterolak bertsoak abestu deutsaz ospakizunaren amaieran.

Homilia

Bilboko gotzaina, homiliaren hasieran, euskeraz zuzendu jako gotzain erretiratuari: “Bakegintzan erreka txikia, errekastoa zinala esaten zenduan. Baina hau ikusita, argi dago: zure itsasoan urak handi dire”.

 

 

Ondoren, ospakizunaren xedea autortu dau: “gaur ez gara hemen pertsona garrantzitsu baten doeak goratzeko, bere mundu honetako ibilia eskertzeko baino”.

Ondoren, ospakizunaren xedea autortu dau: “gaur ez gara hemen pertsona garrantzitsu baten doeak goratzeko, bere mundu honetako ibilia eskertzeko baino”.

 

 

“Esperientzia eta hartu-emonetan” aberatsa izan dan Joan Mariren bizitza pertsonal eta ministeriala aitatu dau. Bere esanetan, “pertsona eta egoerakaz konprometitutako” gizona zan eta “arazoei atzea emon barik” jardun eban.

 

58.-Funeral de Juan María Uriarte_Feb 2024

Gaur irakurritako Bibliako pasarteetan oinarritu da On Joseba Segura gotzainaren mezua. Gotzainak azaldu dauanez, Joan Mari “Jainkoaren Hitzaren zale amorratua izan da” eta “egunero egin izan dau Hitzaren inguruko gogoeta”. Honen haritik, gotzain erretiratua uste sendo eta sakoneko gizona izan dala esan dau, “falsetea larregi igartzen” da-eta. Hitza zintzo eta leial landu eta bereganatu dauala be esan dau.

Beste une baten, ospitaleratuta emon dituan egunak be ekarri ditu gogora, zehazki, “atzamar bat altxatzen”  ebanekoa, “keinu konplize eta txeratsuan” edo beharbada, ”bidea erakusteko”.

Langile nekaezina, gotzainaren ustez, sexu eta generoari buruz kaleratu dauan azken lanak zera erakusten dau: “desbardin pentsatzen dabenak irakurriz eta entzunez etenbarik bilatzen aritu izan” dala.

Joan dan astelehenez gotzainak gaixoen oliadura ezarri eutsan. Eta, senideak lagun ebazala, “une hori zelako sakontasunaz bizi izan eban” ikusteko aukera izan eban. Amaieran, azken ikasbidea emoteko, ezagutzen ebenek “eroapen gitxiko jainkozale” esaten eutsen-eta, eta azken ordu hori “soseguz eta konfiantzaz” bizitzeko eskatu eutsan.

Homiliaren amaieran, eskaria egin deutso: “bueltatu etxera, bete daitela sinistu dozuna. Zure bihotzeko Fruizen, lurra hartu eta Jaunarekin betirako izango zarela sinistuz, Egun Handira arte!”.

Ospakizunaren amaieran sinisdunek txalo zaparrada handia jo dabe hil kutxa eleizatik ataraten izan daben bitartean. Kanpoan, Bilboko Txistularien Udal Bandaren txistu doinuak entzun dira.

Hileta meza Donostian

Donostiako katedralean bihar arratsaldeko zazpiretan izango da hila meza.

Otsailaren 25ean, Fruizko San Salvador elizan olata meza ospatuko da.

Homilia osorik

 

 

Un momento de la celebración