03-05-2026 Domingo, V semana - pascua

Liturgi Egutegia

Aukeratu kontsulta egiteko eguna
Eguna
Astea:
Eguna:

Laudes y visperas de 2026-05-03:

LAUDORIOAK

SALUDO INICIAL V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. (Alleluia)
SALMOAK 1 Antifona Abenduan: Egun hartan mendiei gozo ihintza darieke, eta muinoek esnea eta eztia emango dute. Pazko aldian: Egarri dena betor, eta har beza hutsean biziaren ura, alleluia. Urtean zehar: Goizetik bilatzen zaitut, ene Jainko, zure ospea eta indarra ikusi-nahian, alleluia. 62 Salmoa, 2-9 Jainkoaren egarriz dagoen gogoa Ilunpearen ekintzak baztertzen dituenak bilatzen du goizetik Jainkoa (Origenes) Jainkoa, nire Jainko zaitut, goizetik bilatzen zaitut, zure egarriz daukat gogoa, zure irrikaz haragia, lur idor, egarri, ur gabe iduria. Egona nauzu Zuri begira jauretxean, zure ospea eta indarra ikusi-nahian. Bizia baino hobea baita zure maitasuna, ezpainok egingo dute zure gorapena. Goretsiko zaitut bizi naizen artean, jasoko ditut eskuok zure izenean. Gurinez eta mamiz bezala beteko zait gogoa, ezpain-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak. Zutaz oroitzen naiz ohe-gainean, Zu gogoematen zaitut gauean. Zu gertatu baitzara nire laguntzailea, pozez oihu dagit zure hegal-itzalean. Nire gogoa Zuri itsatsia dago, zure eskuinak eutsita nago. Abenduan: Ant. Egun hartan mendiei gozo ihintza darieke, eta muinoek esnea eta eztia emango dute. Pazko aldian: Ant. Egarri dena betor, eta har beza hutsean biziaren ura, alleluia. Urtean zehar: Ant. Goizetik bilatzen zaitut, ene Jainko, zure ospea eta indarra ikusi-nahian, alleluia. 2 Antifona Abenduan: Mendi eta muinoek pozez oihu egingo dute Jaunaren aurrean; basoko zuhaitzek txalo joko dute Jauna badatorrelako, betieran errege izatera, alleluia. Pazko aldian: Ahuspez agur egiozue Jaunari, zeru-lurrak, itsasoa eta iturriak egin dituenari, alleluia. Urtean zehar: Hiru gazteek, su-garrez inguraturik, bihotz batez kantatzen zuten: Bedeinkatua Jauna, alleluia. Kantika: Dn 3, 57-88. 56 Gorets bezate Jauna izaki guztiek Gorets ezazue Jainkoa Haren morroi guztiok (Apk 19, 5) Jaunak egindako guztiak, bedeinka ezazue Jauna: goretsi eta ospatu gizaldietan. Jaunaren aingeruak, bedeinka ezazue Jauna; zeruak, bedeinka ezazue Jauna. Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinka ezazue Jauna; Jaunaren gudari guztiak, bedeinka ezazue Jauna. Eguzki eta ilargi, bedeinka ezazue Jauna; zeruko izarrak, bedeinka ezazue Jauna. Euri eta ihintz guztiak, bedeinka ezazue Jauna; haize guztiak, bedeinka ezazue Jauna. Su eta beroak, bedeinka ezazue Jauna; hotz eta hotz-min, bedeinka ezazue Jauna. Ihintz eta langar, bedeinka ezazue Jauna; izotz eta jelak, bedeinka ezazue Jauna. Antsigar eta elur, bedeinka ezazue Jauna; gauak eta egunak, bedeinka ezazue Jauna. Argi eta ilunpeak, bedeinka ezazue Jauna; tximist eta hodeiak, bedeinka ezazue Jauna. Bedeinka beza Jauna lurrak: goretsi eta ospatu gizaldietan. Mendi eta muino, bedeinka ezazue Jauna; lur-gainean ernetzen diren guztiak, bedeinka ezazue Jauna. Iturriak, bedeinka ezazue Jauna; itsaso eta ibaiak, bedeinka ezazue Jauna. Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinka ezazue Jauna; zeruko hegazti guztiak, bedeinka ezazue Jauna. Pizti eta abere guztiak, bedeinka ezazue Jauna: goretsi eta ospatu gizaldietan. Giza semeak, bedeinka ezazue Jauna; israeldarrak, bedeinka ezazue Jauna. Jaunaren apaizak, bedeinka ezazue Jauna; Jaunaren morroiak, bedeinka ezazue Jauna. Espiritu eta anima guztiak, bedeinka ezazue Jauna; santu eta bihotz-apalak, bedeinka ezazue Jauna. Ananias, Azarias, Misael, bedeinka ezazue Jauna: goretsi eta ospatu gizaldietan. Bedeinka ditzagun Aita eta Semea Espiritu Santuarekin: goretsi eta ospatu gizaldietan. Bedeinkatua Zu zeru-sabaian: aintza eta gorespen Zuri gizaldietan. Ez da esaten Aintza Aitari. Abenduan: Ant. Mendi eta muinoek pozez oihu egingo dute Jaunaren aurrean; basoko zuhaitzek txalo joko dute Jauna badatorrelako, betieran errege izatera, alleluia. Pazko aldian: Ant. Ahuspez agur egiozue Jaunari, zeru-lurrak, itsasoa eta iturriak egin dituenari, alleluia. Urtean zehar: Ant. Hiru gazteek, su-garrez inguraturik, bihotz batez kantatzen zuten: Bedeinkatua Jauna, alleluia. 3 Antifona Abenduan: Profeta handia etorriko da, eta berak berrituko du Jerusalem, alleluia. Pazko aldian: Zintzoek oihu dagite pozez, alleluia. Urtean zehar: Alai bitez siondarrak beren erregearengan, alleluia. 149 salmoa Santuen poza Jainkoaren herri berria diren Elizaren semeak beren erregearengan pozten dira, Kristo Jaunarengan (Hesikio) Kanta Jaunari kantu berri, Haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi. Poztu bedi Israel bere Egilearengan, alai bitez siondarrak beren erregearengan. Gorets bezate Haren izena dantzarekin, begiote goratzarre zaldabai eta kitararekin. Maite baitu Jaunak bere herria, umilak ditu garaipenez jantziak. Goraldi hortaz zintzoak alai bitez, beren etzalekuetan oihu egin bezate pozez. Bego Jainkoaren gorapena haien eztarrietan, beude aho biko ezpatak haien eskuetan; atzerriengandik apena har dezaten, herriak zigor ditzaten; haien erregeak lotu ditzaten katez, haien handizkiak, burdin-uztaiez. Idatzirik dagoen epaia gerta bedi: gorapen hau dagokie Haren zintzo guztiei. Abenduan: Ant. Profeta handia etorriko da, eta berak berrituko du Jerusalem, alleluia. Pazko aldian: Ant. Zintzoek oihu dagite pozez, alleluia. Urtean zehar: Ant. Alai bitez siondarrak beren erregearengan, alleluia. JAINKOAREN HITZA: Apk 7, 10. 12 Salbamena, aulkian eserita dagoen gure Jaungoikoarena da, eta Bildotsarena. Bedeinkapena, aintza eta jakinduria, esker ona eta ospea, ahalmena eta indarra gure Jaungoikoarenak dira, gizaldi eta gizaldietan. Amen. GALDERANTZUNA R/. Kristo, Jainko biziaren Seme, * erruki zakizkigu. Kristo. V/. Aitaren eskuin-aldean jarririk zaudena. * Erruki. Aintza Aitari. Kristo. ESKARIAK Gorets dezagun Kristo Jauna, gure egun-argia eta zuzentasun-eguzkia, Berak argi egiten baitie gizon guztiei, eta esan diezaiogun: Zu zara, Jauna, gure bizia eta salbamena. Eskerrak Zuri, Jauna, eman diguzun egun berri honengatik: - zure piztueraren oroipenak poztu gaitzala igande honetan. Zure Espiritu Santuak erakuts diezagula zure nahia betetzen, - eta zure jakinduriak zuzen ditzala gure ekintzak. Egizu, Jauna, igandeko Eukaristia ospatzeak pozez bete gaitzala, - eta zure hitzaren eta zure Gorputzaren mahai-inguruan sendo dadila gure itxaropena. Eskerrak Zuri, Jauna, egin eta eman dizkiguzun ondasun guztiengatik: - egizu, egun guztian bizi gaitezela esker onez. Esan dezagun orain denok elkarturik Jaunak Berak erakutsi zigun otoitza: Gure Aita.
EBANJELIOKO KANTIKA Benedictus: Lk 1, 68-79 Mesias eta Haren bide-prestatzailea Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, agertu eta bere herria askatu duena; salbamen-indarra digu eman, bere morroi Dabiden etxean. Hala hitzemana baitzuen bere santuen bidez, behinola bere profeta zituenen bidez: salbamena gure etsaien menpetik, gorroto gaituzten guztien eskutik. Horrela egin die gure gurasoei erruki, bere elkarte santuaz oroiturik; egin baitzion gure guraso Abrahani zin-hitza, Berak emango zigula. Gure etsaien eskutik gu aterata, beldur barik, izan gaitezen Haren zerbitzari; zintzo eta zuzen Beraren aurrean, gure egun guztietan. Zu, berriz, haurra, Goi-goikoaren profeta deitua izango zara, Jaunaren aurpegi aurretik joango baitzara Hari bidea prestatzera; erakustearren Haren herriari salbamena, beren bekatuen barkamena. Gure Jainkoaren errai errukitsuengatik, agertuko zaigu Goi-eguzkia gainetatik; ilunpetan eta herio-itzalean daudenei argi egitera, gure oinok bake-bidean zuzentzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. AZKEN-OTOITZA Otoitza Aitari zuzendua denean: Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espirituarekin batean Jainko eta errege bizi baita, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Aitari zuzendua izanik, azkenean Semearen aipamena egiten denean: Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Semeari zuzendua denean: Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. BUKAERA V/. Jauna zuekin. R/. Eta zure espirituarekin. V/. Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak: Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. V/. Zoazte Jaunaren bakean. R/. Eskerrak Jainkoari. Batzar-buru egiten duena apaiz edo diakono ez denean, eta otoitza bakarka egiten denean, honela bukatzen da: V/. Jaunak bedeinka gaitzala, eta gaitz guztietatik zaindurik, eraman gaitzala betiko bizitzara. R/. Amen.

SEGUNDAS VÍSPERAS DEL DOMINGO

SALUDO INICIAL V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. (Alleluia).
* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * LEHENENGO BEZPERAK
SALMOAK 1 Antifona Abenduan: Adierazi eta esan hau herriei: Hara, badator Jainko gure Salbatzailea. Pazko aldian: Betorkigu, Jauna, nire esku-altxatzea, arratsaldeko opari bezala, alleluia. Urtean zehar: Betorkizu, Jauna, nire otoitza lurrina bezala. 140 Salmoa, 1-9 Arriskuan dagoenaren otoitza Aingeruaren eskutik igo zen Jainkoaren aurrera usai gozoen gozoa, santuen otoitzekin batean (Apk 8, 4) Jauna, oihuka nagokizu, zatozkit berehala, entzun nire otoitza deitzen zaitudanean. Betorkizu nire otoitza lurrina bezala, nire esku-altxatzea, arratsaldeko opari bezala. Ipini, Jauna, jagolea nire ahoari, zaintzaile bat nire ezpainetako ateari. Ez utzi nire bihotza makurtzen gaitzera, gaiztakeria gaiztoz egitera. Ezta gaiztakeria ari dutenekin, ez dezadala jan haien janari gizenik. Jo nazala zintzoak bere ontasunean, eta zentzatu, baina gaiztoaren olioak ez du nire burua igurtziko, haien txarkeriapean, beti dut otoitz egingo. Haien handizkiak harkaitzetik amildu ziren, entzun zuten nire hitzak zein leun ziren. Haien hezurrak Leize-ahoan barreiatu dira, lurra urratu eta hausten denean bezala. Zugana bihurtzen dira, Jauna, nire begiak, Zugana biltzen naiz: ez galdu nire bizia. Gorde nazazu ezarri didaten hedetik, gaiztaginen saretik. Abenduan: Ant. Adierazi eta esan hau herriei: Hara, badator Jainko gure Salbatzailea. Pazko aldian: Ant. Betorkigu, Jauna, nire esku-altxatzea, arratsaldeko opari bezala, alleluia. Urtean zehar: Ant. Betorkizu, Jauna, nire otoitza lurrina bezala. 2 Antifona Abenduan: Hara, etorriko da Jauna, eta Harekin bere santu guztiak: egun hartan argi handia izango da, alleluia. Pazko aldian: Giltzapetik atera nauzu, horregatik zure izena esker onez aipatuko dizut, alleluia. Urtean zehar: Nire ihesleku Zu zara, Jauna, nire ondare bizien lurrean. 141 Salmoa Nire ihesleku Zu zara Salmoan esaten den guztia Jaunaren nekaldian bete zen (S. Hilario) Oihuka hots egiten diot Jaunari, oihuka eskatzen Jaunari. Haren aurrean isurtzen dut nire kezka guztia, Haren aurrean zabal aipatzen nire larrialdia. Nire barrena estutzen denean. Zuk badakizu nire bidea. Nire ibilerako bidean, jarri didate sarea. Eskuinera begira, eta ikusi: ez da nitaz axoladunik, nora ihes eginik ez daukat, nire biziaren arretarik inork ez dauka. Zuri ari natzaizu oihuka, Jauna, hau diot: «Nire ihesleku Zu zara, nire ondare bizien lurrean.» Entzun ezazu nire oihua, oso dohakabe bainaiz bihurtua. Etsaien eskutik atera nazazu, ni baino bizkorrago baitituzu. Giltzapetik atera nazazu, eta zure izena esker onez aipatuko dizut. Zintzoek hartuko naute inguruan, ongi egiten didazun orduan. Abenduan: Ant. Hara, etorriko da Jauna, eta Harekin bere santu guztiak: egun hartan argi handia izango da, alleluia. Pazko aldian: Ant. Giltzapetik atera nazazu, horregatik zure izena esker onez aipatuko dizut, alleluia. Urtean zehar: Ant. Nire ihesleku Zu zara, Jauna, nire ondare bizien lurrean. 3 Antifona Abenduan: Jauna indartsu etorriko da, eta gizaki guztiek ikusiko dute. Pazko aldian: Kristok, Jainkoaren Semea izanik ere, neke-artean ikasi zuen esaneko izaten; eta Haren esaneko direnentzat betiko salbamen-iturri egin zen, alleluia. Urtean zehar: Jesus Jaunak apaldu egin zuen bere burua; horregatik Jainkoak goratu egin zuen gizaldien gizaldietan. Kantika: Flp 2, 6-11 Kristo, Jainkoaren Zerbitzaria Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik, ez zion gogor eutsi Jainkoarekin berdin izateari; bestela baizik, bereaz hustu egin zen, morroi-izaera hartuz, eta beste edozein bezala azalduz. Eta gizon bezala agerturik, apaldu egin zuen bere burua, menpeko eginez heriotzaraino, gurutzeko heriotzaraino. Horregatik Jainkoak goratu egin zuen, eta izen guztien gaineko izena eman zion, Jesusen izenera belaun guztiak makur daitezen, zeruan, lurrean eta lurpean, eta mingain guztiek aitor dezaten: Jesukristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako. Abenduan: Ant. Jauna indartsu etorriko da, eta gizaki guztiek ikusiko dute. Pazko aldian: Ant. Kristok, Jainkoaren Semea izanik ere, neke-artean ikasi zuen esaneko izaten; eta Haren esaneko direnentzat betiko salbamen-iturri egin zen, alleluia. Urtean zehar: Ant. Jesus Jaunak apaldu egin zuen bere burua; horregatik Jainkoak goratu egin zuen gizaldien gizaldietan. JAINKOAREN HITZA: Erm 11, 33-36 Bai handia Jaungoikoaren eskuzabala, jakinduria eta ezaguera! Bai ezin aztertuak Haren erabakiak, eta ezin ezagutuak Haren bideak! Nork ezagutu ditu inoiz Jaunaren asmoak? Nor izan da Haren aholkulari? Nork eman dio Berari lehenbizi, Berak gero bihurtzekotan? Harengandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta Harentzat. Berari aintza gizaldietan. Amen. GALDERANTZUNA R/. Bai handi, Jauna, * Zuk egindakoak! Bai handi. V/. Zuhurtasunez eginak zeharo. * Zuk egindakoak. Aintza Aitari. Bai handi. ESKARIAK Gorets dezagun Jainko bakarra, Aita, Semea eta Espiritu Santua, eta apalki eska diezaiogun: Lagundu Jauna, zure herriari. Jaun santu, Aita guztiz ahaltsu, sor bedi gure lurrean zuzentasuna, - zure herriak bakearen ederra goza dezan. Sar bitez, Jauna, herri guztiak zure erreinuan, - denak salba daitezen. Senar-emazteek iraun bezate, Jauna, zure bakean, - eta bizi bitez elkarrenganako maitasunean. Emaiezu, Jauna, zure saria gure ongile guztiei, - eta eraman itzazu betiko bizitzara. Begira errukiz, gorrotoak, guduak edo indarkeriak hil dituenak: - har itzazu zeruko atsedenean. Espiritu Santuak eraginik, esan diezaiogun gure Aitari Jaunak erakutsi zigun otoitza: Gure Aita. * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * BIGARREN BEZPERAK
SALMOAK 1 Antifona Abenduan: Poztu zaitez, Siongo alaba; egizu poz-jauzi, Jerusalemgo alaba, alleluia. Pazko aldian: Piztu da Jauna, eta Aitaren eskuin-aldean eserita dago, alleluia. Urtean zehar: Siondik zabalduko du Jaunak bere aginte-makilaren indarra, eta errege izango da betiko, alleluia. 109 salmoa, 1-5. 7 Mesias, errege eta apaiz Berak eduki behar du erregetza, Jainkoak etsai guztiak Haren oin-azpian ipini arte (1 Kor 15, 25) Hona, Jaunak esana nire Jaunari: «Eseri zakizkit eskuinean, zure etsaiak oin-aulkian jartzen dizkizudan bitartean.» Siondik zabalduko du Jaunak zure aginte-makilaren indarra: «Izan zaitez nagusi zure etsaien artean.» Handizki zu jaiotegunetik santu-dirdaian, ihintza bezala sortarazi zaitut artizarraren aurrean. Jaunak zin egin du eta ez zaio damutuko: «Melkisedek-en sailean apaiz zara zu behin betiko.» Nire Jauna zure eskuinean: zapalduko ditu erregeak haserre-egunean. Bidean doala, errekan edango du ura, horregatik jasoko du burua. Abenduan: Ant. Poztu zaitez, Siongo alaba; egizu poz-jauzi, Jerusalemgo alaba, alleluia. Pazko aldian: Ant. Piztu de Jauna, eta Aitaren eskuin-aldean eserita dago, alleluia. Urtean zehar: Ant. Siondik zabalduko du Jaunak bere aginte-makilaren indarra, eta errege izango da betiko, alleluia. 2 Antifona Abenduan: Badator Kristo gure Errege: Joanek etortzekoa zela iragarri zuen Bildotsa. Pazko aldian: Ilunpearen menpetik atera gaitu, eta bere Seme maitearen erreinura aldatu, alleluia. Urtean zehar: Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean, alleluia. 113 A Salmoa Israel Egiptotik askatua: Exodoko harrigarriak Kontura zaitezte, zuek guztiak ere, munduari uko egin diozuenak, irten zaretela Egiptotik (S. Agustin) Israel herria irten zenean Egiptotik, Jakoben etxea erbestetik, Juda gertatu zitzaion jauretxe, Israel, bere lurralde. Ikustean, itsasoak ihes, atzera egin zuen Jordanek. Mendiek jauzi egin zuten ahariek bezala, muinoek, arkumeek bezala. Ihes zoaz, itsaso, zergatik? Jordan, atzera zergatik? Zergatik egin jauzi, mendiak, ahariek bezala?, muinoak, arkumeek bezala? Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean, Jakoben Jainkoaren aitzinean. Hark bihurtzen baitu harkaitza ur-barruti, haitza, ur-iturri. Abenduan: Ant. Badator Kristo gure Errege: Joanek etortzekoa zela iragarri zuen Bildotsa. Pazko aldian: Ant. Ilunpearen menpetik atera gaitu, eta bere Seme maitearen erreinura aldatu, alleluia. Urtean zehar: Ant. Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean, alleluia. 3 Antifona Abenduan: Berehala nator, eta Nirekin dakart nire saria, bakoitzari bere egiteen neurrian ordaintzeko. Pazko aldian: Alleluia, errege izaten hasia da Jauna; poztu gaitezen eta alaitu, Bera dezagun goratu, alleluia. Urtean zehar: Errege izaten hasia da Jauna, gure Jainko ahalguztiduna, alleluia. Apokalipsiko kantika hau abesten ez denean, kako-artean ematen diren Alleluiak utzi daitezke esan gabe. Kantika: Ikus. Apk 19, 1-7 Bildotsaren ezteiak Alleluia. Salbamena, aintza eta indarra gure Jainkoarenak: (R/. Alleluia.) Haren epaiak, egiazkoak eta zuzenak. R/. Alleluia (alleluia). Alleluia. Gorets ezazue gure Jainkoa Haren morroi guztiok, (R/. Alleluia.) txiki eta handi, Haren beldur zaretenok. R/. Alleluia (alleluia). Alleluia. Errege izaten hasia baita Jauna, gure Jainko ahalguztiduna. R/. Alleluia (alleluia). Poztu gaitezen eta alaitu, Bera dezagun goratu. R/. Alleluia (alleluia). Alleluia. Iritsi baitira Bildotsaren ezteiak: (R/. Alleluia.) horra apaindurik Haren emaztegaia. R/. Alleluia (alleluia). Abenduan: Ant. Berehala nator, eta Nirekin dakart nire saria, bakoitzari bere egiteen neurrian ordaintzeko. Pazko aldian: Ant. Alleluia, errege izaten hasia da Jauna; poztu gaitezen eta alaitu, Bera dezagun goratu, alleluia. Urtean zehar: Ant. Errege izaten hasia de Jauna, gure Jainko ahalguztiduna, alleluia. Garizumako I Igandea: Begira, bidean gora Jerusalema goaz, eta Gizonaren Semeaz idatzita dagoen guztia beteko da. Garizumako V Igandea: Gure bekatuengatik aldenik alde zulatua izan zen, gure gaiztakeriengatik txikitua; Haren zauriek sendatu gaituzte. Kantika: Ikus. 1 P 2, 21b-24 Kristo, Jainko zerbitzariaren, nekaldia Kristok nekeak jasan zituen guregatik, bere urratsei jarraitzeko eredua guri utzirik: ez zuen egin bekaturik, ez zuten aurkitu Haren ahotan gezurrik. Gaizki esaka zerabiltenean, ez zien gaizki esanez erantzuten; ez zien zemairik egiten nekaldian, bere burua utzirik epaile zuzenaren eskutan. Gure bekatuak bere bizkarrean habe-gainera zituen eraman; gu bekaturako hilik, santutasunerako bizi gaitezen; Haren zauriek sendatu gaituzte. Garizumako I Igandea: Ant. Begira, bidean gora Jerusalema goaz, eta Gizonaren Semeaz idatzita dagoen guztia beteko da. Garizumako V Igandea: Ant. Gure bekatuengatik aldeenik alde zulatua izan zen, gure gaiztakeriengatik txikitua; Haren zauriek sendatu gaituzte. JAINKOAREN HITZA: 2 Kor 1, 3-4 Bedeinkatua Jaungoikoa, Jesukristo gure Jaunaren Aita, errukiaren Aita, eta poz guztien Jaungoikoa! Berak pozten baikaitu samin aldi guztietan, guk ere besteak edozein samin alditan poztu ahal ditzagun, geuk Jaungoikoagandik hartu dugun pozarekin. GALDERANTZUNA R/. Bedeinkatua Zu, Jauna, * zeru-sabaian. V/. Aintza eta gorespen Zuri gizaldietan. * Zeru-sabaian. Aintza Aitari. Bedeinkatua. ESKARIAK Senideok: Gurtu dezagun Kristo, gure Jauna eta Elizaren Burua, eta uste osoz eska diezaiogun: Betorkigu, Jauna, zure erreinua. Gizonen Salbatzaile zaren Jauna, egizu zure Elizak adierazi eta egin dezala gizaldi osoaren batasuna, - eta eraman ditzala herri guztiak salbamenera. Zatozkie lagun mundu zabaleko gotzain guztiei Erromako Aita Santuarekin batean, - eta emaiezu, batasun, maitasun eta bake dohaina. Egizu, Jauna, kristauak Zuri, maisu zaituzten Horri, loturik bizi daitezela, - eta beren ekintzetan Zu aitor zaitzatela. Eman, Jauna, munduari bakea, - eta egizu nagusi izan daitezela herri guztietan zuzentasuna eta zoriona. Eraman, Jauna, hildakoak piztuera distiratsura, - eta hemen bizi garenok egin gaitzazu, haiekin partedun zeruko zorionean. Buka dezagun gure otoitza, Jaunak erakutsitako hitzak esanez: Gure Aita.
EBANJELIOKO KANTIKA Magnificat: Lk 1, 46-55 Pozaren pozez daukat nire barrena Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat nire barrena; Jainkoa baita nire salbamena, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna. Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin baitizkit Ahalguztidunak: Santua da Haren izena, eta Haren errukia gizaldiz gizaldi, beldur diotenengana. Bere besoaren indarra erabili du, Buru harroak suntsitu ditu; bota ditu beren aulkitik handizkiak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gose zeudenak, eta esku huttsik bidali asko zutenak. Bere gain hartu du Israel, bere morroia, errukia gogora zaiola; gure gurasoei hala zien hitzemana, Abrahani eta ondorengoei betiko esana. Aintza Aitari... AZKEN-OTOITZA Otoitza Aitari zuzendua denean: Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espirituarekin batean Jainko eta errege bizi baita, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Aitari zuzendua izanik, azkenean Semearen aipamena egiten denean: Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Semeari zuzendua denean: Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. BUKAERA V/. Jauna zuekin. R/. Eta zure espirituarekin. V/. Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak: Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. V/. Zoazte Jaunaren bakean. R/. Eskerrak Jainkoari. Batzar-buru egiten duena apaiz edo diakono ez denean, eta otoitza bakarka egiten denean, honela bukatzen da: V/. Jaunak bedeinka gaitzala, eta gaitz guztietatik zaindurik, eraman gaitzala betiko bizitzara. R/. Amen.