Bihar Pro Orantibus, klausurakoen eguna ospatzen dau Eleizeak. Lehenengoz alkartuko dira guztiak ospakizun bateratuan. Durangoko klaratarretan alkartean 14 monja bizi dira eta bertan izango da ospakizuna.
Beloradoko komentuko monjen auzia azaleratu baino lehenago programatutako ekitaldi hau lehenengo aldiz egingo da. Beraz, izaera berezia izango dau.
Bilboko Elizbarrutiko monastegi eta komentuak
Zabalbideko agustindarrak: 11 monua, 6k betiereko botoak eginda babez eta 5 nobiziogai dira.
Kontzepzionistak: 3 monja, 3rak betiereko botoak eginda.
Pasiotarrak: 7 monja, 7rak betiereko botoak eginda.
Basurtuko kaputxinoak: 8 monja, 7 betiereko botoak eginda eta 1 nobizia.
Getxoko karmeldarrak: 8 monja, 8rak betiereko botoak eginda.
Lañomendiko mesedetakoak: 8 monja, 8rak betiereko botoak eginda.
Durangoko klaratarrak: 14 monja, guztiak betiereko botoak eginda.
Lekeitioko domingotarrak: 9 monja, 7 betiereko botoak egindakoak eta 2 aldi baterako botoakaz.
Lekeitioko domingotarrak: Joskintza eta tartak
Agustinas Lekeitio: 7 monjas de votos perpetuos (Reparan redes)
Zaldibarko kalmerdarrak: 8 monja, 8rak betiereko botoak egindakoak.
Ziortzako zistertarrak: 6 monje
Monastegietako Idazkaritzako mezua
Ernesto Bilbao, da arlo honetako arduraduna Eleizbarrutian. Eguna ospatzeko konbitea luzatzeaz gain, monja eta monjeen “itsasargi” zeregina azpimarratzen dau Alkarren Barri aldizkarian argitaratutako mezuan.