Sari honek Enkarterriren aldeko ahaleginak batu gura ditu, enpresek eskualdearen garapenean egiten daben lana autortuz. Sari honen bitartez, besteak beste, enpresek lana sortzeko, kalitatea, barrikuntza teknologikoa eta etenbako prestakuntza sustatzeko egiten dabena autortu gura da. Arduradunen esanetan, “eredu eta bultzada lez aurkeztu gura dira, Enkarterrin ekimen barriak sustatu eta enpresa-egitura sortu ahal izateko”.
Bihar jakingo da aurtengo ekitaldiko enpresa sarituaren izena. Aurreko urteetan, honeek izan dira sarituak: Balmasedako Fabio Murga tailerrak, Gueñeseko Vizcaya eta Zallako El Paraíso altzariak, Balmasedako Trameinsa, Alonsotegiko Thyssenkrupp Bilstenin Ibérica, Sodupeko Laenk, Karrantzako Lombera, Balmasedako Urbegi, Arechaederra paketatzeak, Carmusa, Sopuerta tailerrak, P4Q Electronics, Vibacar, Cel taldea, Bizkaia Esnea, Vicinay kateak, Amalurra, Mondy Ibersac eta Deusto argitalpenak.
Prestakuntzaren aldeko konpromisoa
Saria emongo jakon enpresa aukeratzean, honako erizpideak kontuan hartzen dira: lana sortzea, inbertitzeko ekimena, bizitasuna eskualdean, teknika barritzaileen ezarpena kudeaketan eta bizitza osorako prestakuntzaren aldeko konpromisoa.