15-08-2024 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Inoiz baino publiko gehien organo kontzertuetan”
05.08.2024

“Inoiz baino publiko gehien organo kontzertuetan”

Benantzi Bilbao, oso pozik dago aurton inoizko publiko gehien dagoelako Busturialdeko eleizetan antolatutako kontzertuetan. "Harrituta nago eleiza batzuk txiki geratu jakuzalako. Lumoko San Pedron, adibidez, jarleku gehiagoren bila joan behar izan genduan" dino. Argi dago, eleizetako akustikeak lagunduta, goi mailako musika eskaintza egin ezkero, publikoak badaki erantzuten.

Benantzi Bilbao, organizador del ciclo que este año cumple un número redondo, agradece al público su apoyo y fidelidad.

Publiko ugari Arratzuko Santo Tomas eleizan

Arratzuko Santo Tomas eleizako kontzertuan Benantzi Bilbaok eskerrak emon eutsiezan parrokiei hogei urteotan beti ateak zabalik eukiteagaitik.

Hiru kontzertu baino ez dira falta jaialdiari amaierea emoteko. Gaur, abuztuak 5, Bermeoko San Frantzisko eleizan izango da kontzertua. Alessandro Biachi. ren emonadia arratsaldeko zortziretan.

Barikuan kontzertua Gautegiz-Arteagan

Aste honetako bigarren kontzertua, bariku honetan.Olatz Saitua sopranoa eta Javier Artigas organo jolearen emonaldia izango da eleizan.

Abuztuaren 10ean, arratsaldeko zortziretan Arteagako Andra Mari parrokian.

Benantzi Bilbao, organizador del ciclo, tocando el armonio de Arratzu