22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ekuadortarren debozinoa “Virgen del Cisne” dalakoari
08.08.2024

Ekuadortarren debozinoa “Virgen del Cisne” dalakoari

Bizkaian dan Hego Amerikako alkarte katolikoak gaur emon deutso hasiera 'Virgen del Cisne' dalakoaren bederatziurrenari; jaieguna, abuztuaren 17an izango da. Aurretiko Eukaristiak Miribillako Santa Maria Josefa parrokian ospatuko dira. Ekuadortarrek debozino handia deutse Ama Birjina honi eta Bizkaian bizi dan lagun askol otoitz egingo dau egunotan bere irudiaren aurrean. Deitura hau dauan Andra Mariaren leku nabarmenena Lojan (Ekuador) dago, 1954an bertoko indigena batzuei agertu jakela esaten da-eta.

Hego Amerikako alkarteak gaur emon deutso hasiera ‘Virgen del Cisne’ dalakoaren omenezko bederatziurrenari. Andra Mariaren deitura hau oso ezaguna da Ekuadorren, zehatz-mehatz, Lojako probintzian, non basilika baten gurtzen daben.

Ordutegiak 'Vigen del Cisne' dalakoaren bederatziurrenean
Ospakizunen orduak

Meza Johnny Vargasen oroimenez

Beste alde batetik, abuztuaren 10ean, zapatuz, meza ospatuko da Johnny Vargas abadearen oroimenez, bere heriotzaren bigarren urteurrenean, bera buru izan zan alkartean, hain zuzen be, Santa Maria Josefa tenpluan, 17:00etan. 

Imagen del altar mayor de la catedral de la Virgen del Cisne (Loja)