Begoñako Kofradiak IV. urtez jarraian antolatu dau Begoñako Amatxuren itsas prozesinoa. Eguna euritan argitu bada be, lagun askok parte hartu dau ekitaldian. Santurtziko Gorka Deuna parrokian emon jako hasiera, Miguel Vera abadea buru egin dan ospakizunagaz. Idudia kalez kale eroan dabe prozesinoan eta, ondoren, ontziratu egin da.
Ibilbidean, une berezia izan da, hain zuzen be, Salbe zubiaren azpian “Salve Regina” abestu dabenean. Zeinu horren bitartez, marinelen usadio zaharra barriro bizi izan da, izan be, etxera onez heltzean, esker ona adierazoteko errezatzen eben salbea itsasadarrean gora etozala, Begoñako santutegia ikusten ebenean.
📌Errekatik zehar https://t.co/Ycucxr85vR pic.twitter.com/ugOgMiuSZI
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) August 14, 2024
Santutegia gau osoan zabalik izango da, Begoñako Kofradiako kideek zainduta. Beraz, feededunek goizaldeko isiltasunean Amatxu begiesteko eta berari errezatzeko aukera izango dabe, goieko 4.00etan ospatuko dan eguneko lehenengo mezan batuko izango dan jente-pilaketaren aurretik.
Ordu batetik aurrera, Begoñako Kofradiako kide bik Zeruratzearen bederatziurreneko -laburpena, Santutegiko arduradunek 2013an euskeraz eta gaztelaniaz argitaratutakoa- testuak irakurriko dabez.
Ordu laurdenetik ordu laurdenera, Bederatziurreneko egun bati dagokiona irakurriko da, goizaldeko 3:00etan bederatzi egunak bete arte. Santutegia egun osoan, baita bazkalorduan be, zabalik izango da abuztuaren 15ean.
Bizkaiko zenbait lekutatik, esate baterako Bermeotik, taldeka atarako dira oinez Bilboraino joan eta, gura dabenek, 4:00etan ospatuko dan goizeko lehenengo mezan parte hartzeko.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) August 14, 2024