23-11-2024 Sábado, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Hilkorrak garala ospatzen dogu gaur”
15.08.2024

“Hilkorrak garala ospatzen dogu gaur”

Gaurko egunez, makina bat lagun hurreratzen da hunkituta Amatxurengana. Fedez, ohituraz, esker onez edo Ama Birjinari ekariak aurkeztuz, basilika jentez lepo dago goizaldeko 4:00etatik hasita, orduan ospatu da-eta eguneko lehenengo Eukaristia. Meza Nagusia eguerdiko 12:00etan ospatu da, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Joan Maria Aburto alkatea buru, udalbatzako hainbat kide hurreratu da Begoñara eta honeekaz batera hainbat herri agitari, besteak beste, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea. 

Beste urte batez, Bizkaian eta Bilbon,, Mariaren Zeruratzearen Eguna ospatzen dihardugu. Andra Maria da gaurko egunez Eukaristia guztietako protagonista Eleizbarruti osoan baina, era berezian, goizaldetik hasita, Begoñako basilikan. Parrokiako arduradunen esanetan, aurton “azken urteetan baino jente gehiago etorri da” goizeko 4:00etako mezara. 

Santa Monika monasterioko monjek 10.000 forma egin dabez gaurkorako eta gaur goizean erdia baino gehiago banatu dira kontsakratu ondoren eleiztarren artean.

On Joseba Segura gotzaina izan da buru eguerdiko 12:00etako Meza Nagusian. Aurretik, solasean jardun dau agurtzera hurreratu jakon hainbat lagunegaz eta eleizkizunaren ostean, sakristian hartu ditu erakundeetako ordezkariak

Gotzaina misinoetako taldekideakaz
Gotzaina Kongoko EDko gauzak saltzen egon dan San Bizente parrokiako misinoetako taldekideakaz berbetan
Gotzaina, eleiztar bategaz
Gotzaina, eleiztar bati entzuten
Agintariak agurtzen Begoñako sakristian
Gotzaina herri agintariak agurtzen meza hasi aurretik

Homilia

Gotzainak, Maria Birjinaren Zeruratze Santuaren eguneko homiliaren hasieran, “el misterio de nuestro ser corporal” dalakoa aitatu dau, osotasuna dakarskula-eta. Izan be, “Maria fue llevada a la gloria celestial en cuerpo y alma”, Bilboko gotzainak nabarmendu dauanez, Jainkoak “gorputz eta arima egin gaitu”.

On Joseba Segurak azaldu dauanez, ideia hau saldu gura deuskue: “el puro deseo es capaz de crear realidad“; halanda be, “no es así, porque si fuera así, la cantera de estrellas del Athletic, masculino y femenino, no estaría nunca a falta de candidatos”. Talde zuri-gorriak liga-txapelketako lehenengo partidua jokatzen dauan egunean eta kamiseta zuri-gorria soinean eroan hainbat pertsonaren aurrean esan ditu berbok.

Beste ideia hau be azpimarratu dau gotzinak: gaur hilkortasuna ospatzen dogula, hau da,  “descanso final, que es cumplimiento, que es horizonte limitado y por eso, la urgencia para aprovechar los días y las horas y disfrutar de ellas todo lo posible”.

Itxaropenaz be jardun dau: “Jaunaren handitasuna goretsi egin behar dogu, gatazka eta nekaldi guztiak itxaropenera zabalik dagoz-eta Hari esker. Ezin dogu inoiz itxaropena galdu… Behar dogun guztietan etorri behar dogu Amatxurengana itxaropen hori emon deigun”

Eskaria egin deutso Ama Birjinari azkenean: “alegría perseverante, esa que no se acobarda, que no se desinfla fácilmente, esa que no se sostiene gracias al alcohol, ni a las pastillas, ni a falsas expectativas de poder sin límites”.

Homilia osorik:

Basurtuko Beti Jai Alai dantza-taldeak Begoñako Ama Birjinari dantza eskaini deutso altaran, bere ereserkiaren musikagaz.

Meza Nagusia Begoña abuztua
Eukaristiari amaiera emoteko, bertaratutako guztiek, Miriam Cepeda basilikako organista organoa joten zala, “Begoñako Andra Mari” abestu dabe.

Eguneko azken meza, 21:00etan

Eguerdiko ordu batean ospatu da goizeko azken meza. Arratsaldez, 17:00etan ospatuko da lehenengoa eta orduoro ospatuko dira gaueko 21:00era erte; hemen Salbe herrikoia abestuko da.

Alkatearen adierazpenak komunikabideei
Alkatea gotzainagaz komunikabideen aurrean, meza amaitu ondoren.
Un momento antes de comenzar la Misa Mayor