22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Beste omenaldi bat “zirkuko abadeari’
21.08.2024

Beste omenaldi bat “zirkuko abadeari’

Miguel María Mendizabal abade 'berezia' zan. Dana emoten eban Bilboko hainbat gizarte auzitan eta gizon alai eta konprometituta zan. Bere abade izatetik, zirkuari eta mundu horretako pertsonei estu lotuta egoteagaitik nabarmendu zan. 'Carablanca' pailazo ospetsua bere osaba zan eta, jentearen esanetan, baita bere eredua be. 1933an jaio zan Bilbon 1959an inkardinatu zan Eleizbarrutira eta 1961ean egin zan abade Elorrion. Abade lagunkide eta ekonomo izan zan Uriosteko parrokian (Ortuella). Besteak beste, Azokari eta Zirkuko Langileen estatuko kapilau izan zan. Lankidetza estuan jardun eban Moskotarrak konpartsagaz eta honek jaio eta bizi izan zan atarian bere izena eroian plaka jarri eutsan hil zanean. Joan dan urtarrilean, ostu egin eben eta konpartsako kideek, BIlboko alkatea be bertan zala, barria jarri ebenleku berean. 

Ezagutu ebenen esanetan, ‘Mendi’ abade jator eta alaia zan. Bere bizitzan, hainbat sari jaso eban, besteak beste, Tonetti saria (nazinoartekoa, nazionala eta Euskal Herrikoa, 1995ean). Arriaga antzokiko ohorezko bazkide eta Tonettiren Adiskideak Alkarteko presidente be izan zan. 

Atzo, Aste Nagusi bete-betean, Moskotarrak konpartsak plaka jarri eban bere omenez Hurtado Amezaga kaleko 46. atarian (Quinta parroquia deitutakoaren parean).

Plaka barria ez da letoi galdatuzkoa, lehengoa lez, “lapurrentzat hain erakargarria izan ez daiten”, konpartsatik azaldu dabenez. Hori bai, idazkia, bera da: `En esta casa nació y murió el cura del circo y los feriantes (23-04-1933/ 19-02-2007). Miguel María Mendizabal Ruiz. Bilbaíno de pro que nos hizo felices con su alegría y su humanidad. Beti gure bihotzetan´

Mendiren plaka jarten
2007an lehenengo plaka jarten

Pastoraltza

Auñamendi entziklopedian jasoten danez, hainbat kargu izan eban pastoral zerbitzuan. “Ekintza Katolikoko Gazteen saileko presidente izan zan Santiago Apostolua ikastetxean (1951-1952; abade lagunkide (1961) eta parroko (1962-1969) Urioste-Ortuellako San Bernabe parrokian; Uri-Oste Alkarteko kontsiliario (1961-1969); Zirku, Azoka eta Ikuskizun Ibiltarietarako Espainiako GotzainenBatzarreko Migrazinoetarako Gotzain Batzordeko Apostolutzarako Zuzendari Nazionala (1967-1993); Bilboko Suhiltzaile-gorputzeko (1970-), Artzain-txakurren Lehiaketetako (1973-), Gastronomia-kofradietako (1993-)  eta Zirku, Azoka eta Ikuskizun ibiltariko kapilau izan zan”.

Ayer colocaron otra placa con la misma inscripción que la original, pero en otro material