Egunari hasiera emoteko, eguerdiko 12:30etan Eukaristia ospatuko da Foruko parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eta Jose Mari Arregi frantziskotarren probintziala bertan dala. Ostean, bazkaria egingo da senide giroan.
Urte askotan gure artean
bidelagun ta gidari,
San Frantziskoren seme alaiak
gizon zintzo zerbitzari:
eskerrik asko, bihotz bihotzez
Pedro, Felix, Jesus Mari.
(Deialdia egiteko bertsoa)
Parrokiak uztailaren 31an be omenaldia egin eutsen hiru fraileei, Busturialdeko udalean emon dabezan hiru gizaldietan egindako guztiagaitik esker ona adierazoz.
Este es el convento de Forua, Bizkaia, que se va a quedar vacío después de 300 años https://t.co/WCV5q8dCrT
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) August 29, 2024