Webgune barria Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta.
Irailaren 28an aurkeztuko da Derion.
Bizkaiko Eleizarentzat hain esanguratsua dan gertaeraren ingurukoak jasoko ditu.
Europako Kristau Langileen Mobimentuaren biltzarra
Maite Valdivieso Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzako kideak parte hartuko dau kristau langileen biltzarrean
Valdiviesok mahai-inguruan parte hartuko dau, soldata-arrakalari amaiera emoteko bideen inguruan jardunez.
Maria del Mar Gonzalez HOACeko kidea be han izango da.
Biltzarra, Munichen ospatuko da.
Ikastetxe barria EBI sarean
Erandioko Jado ikastetxea EBI sarean sartu da.
Borja Cazalis Jado ikastetxeko zuzendariak emon dau erabakiaren barri.
Erruki-etxeak 250 urte bete ditu
Hainbat jarduera izango da Erruki-etxearen 250. urteurrena ospatzeko.
On Joseba Segura gotzaina, Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako ordezkari eta batzordeko kidea, Laura Etxeberria Osasun Pastoraltzarako arduraduna eta Elena Unzueta Caritas BIzkaia erakundeko zuzendaria izan ziran, bestak beste, urteurreneko ekitaldi nagusian.
Eleizbarrutiko Seminarioa
2024-25 kurtso hasierako ekitaldia Seminarioan
Ignacio Fernandez errektorearen esanetan, pozarren ekin deutse urteari, hiru abadegai abade egin diralako.
Gotzainak, homilian, zintzotasuna eskatu eban.
Gotzainaren esanetan, “vivimos en una cultura del «usar y tirar», de apostar hoy por esto y mañana por algo muy distinto, de dejar todas las opciones abiertas y no profundizar ningún camino”.
“El compromiso a largo plazo suena a chino. ¿Entregarse de por vida? Una locura. Y, sin embargo, aquí estamos, celebrando a quienes si quieren tomarse en serio la propuesta de Jesús de dejarlo todo para seguirle y entregarse de por vida”.
Aurton be, ate irekien jardunaldiak izango dira Seminarioan, eguenez, 19:30etan.
ETPI
ETPIak be emon deutso hasiera `Itxaropena sortu-Avivar la esperanza´ goiburua dauan kurtso barriari.
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) ardatz nagusiak kurtsorako: Ebanjelizaze-egitasmoa, Eleizbarrutiaren 75. urteurrena eta Sinodoa.
Askotariko jarduerak izango dira, besteak beste, mahai-inguruak, berbaldiak, jardunaldiak, mintegiak, monografikoak…
Sebastian Mora izango da protagonista kurtsoko lehenengo jarduanldian.
Agurra Foruko frantziskotarrei
Foruko San Martin parrokian esker ona adirazo deutse frantziskotarrei euren agurrean.
Beseak beste, On Joseba Segura gotzaina eta Jose Mari Arregi probintziala buru zirala, Eukaristia ospatu eben.
Bazkaria be egin eben.
Osoko Ekologiaren aldeko III. karabana
Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana Bilbon izan da.
Karabanako kideak gotzainagaz izan ziran.
Osoko Ekologiaren aldeko Karabanarenhirugarren ekitaldia ospatzen dihardue.
Mesedetako Amaren astea
Mesedeetako Amaren eguna dala-eta, kartzeletako egoera parrokietan agertu gura da.
Roberto Vidal Kartzela Pastoraltzarako arduradunak arlo honetan jardungo leukien taldeak sortzearen garrantzia aitatu dau.
Gotzainaren berbaldia EHU/UPVko Sarriko fakultatean
Gotzainaren berbaldia Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterreko ikasleei zuzenduta.
“Aitzindaritza eta egonkortasuna, Eleiza Katolikoaren gobernu-eredua” gaiaren inguruan jardungo dau.
Deialdia Goazen ekitaldian parte hartzeko
Kerman Lopez bikario nagusiak egin dau deialdia Radio Popular-Herri Irratian eskainitako alkarrizketan.
Juanma Juberak zuzendutako `Es Posible´ irratsaioan izan zan bikario nagusia.
‘Goazen’ kurtso hasierako ekitaldia ohiko bihurtu da, bikario nagusiak azaldu ebanez, gure Eleizbarrutian.
Aurton, ekitaldi berezia izango da, Eleizbarrutiaren 75. urteurreneko jarduerei hasiera emongo deutse-eta.
Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak.