26-09-2024 Jueves, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkaritza Teologia-liburutegien Sarajevoko biltzarrean
25.09.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza Teologia-liburutegien Sarajevoko biltzarrean

“Sustainability in European theological libraries”, goiburuaren haritik ospatu da Sarajevon, www.beth.eu dalakoan alkartuta dagozan Europako Teologia-liburutegien 52. biltzarra. Jaime Lopez Eguilazek Eleizaren Liburuzainen Espainiako Alkarteko (ABIE) -www.abie.es- ordezkari lez parte hartu dau, 23-24 kurtsoan Espainiako Eleizaren liburutegien jarduera eta egoeraren barri emoten dauan ABIEren urteko oroitza-txostena aurkeztuz

López de Eguilazek adierazo dauanez, lehen begiratuan jasangarritasunak Eleizaren liburutegi teologikoentzat garrantzitsua emoten ez badau be, “bere balioak bat datoz gure egitekoagaz: kulturaren babes, zaintza eta kulturarako sarbidea, pobretasunaren aurkako borroka, kalitatezko heziketa eskainiz, energia garbien alde eginez eta gure erakundeetatik bake, bardintasun eta zuzentasunaren alde jardunez”.

Jaimek nabarmendu dauanez, alderdi hori Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoan jasoten da, batez be zerbitzuari dagokion 3. erronkan, danona dan etxea zaintzearen ikuspuntutik.

Liburutegien biltzarra Sarajevo

Sarajevon

Sarajevoko Fakultate Katolikoak abegi eginda eta, BETHen sen ekumenikoagaz bat, partaideek Madrasa bat (goi ikasketetarako eskola munsulmana), meskita bat eta liburutegia barne hartzen dituan Gazi Husrev-beg’s Library dalakoan izan ebezan saioak. “Bereziki interesgarria izan zan, 1992 eta 1996 bitartean Sarajevok jasan eban setioan miloe bi liburu, eskuizkribu eta agiri galdu ondoren, bosniar ondare bibliografiko aberatsa babesteko egiten diharduen ahaleginaren inguruko aurkezpena”.

Liburutegien biltzarra Sarajevo
Partaideak

Saioetan liburutegi barrien eraketa eta ekipamenduan izan beharreko jarduera onen inguruan gogoeta egin dabe. Jardunbide egoki horreek jasangarritasunari lotuta dagoz. Besteak beste, eta herrialde bakotxean zein europar mailan, katalogo kolektiboen bidez sarean lan egitea garrantzitsutzat joten da. Gainera, Afrikako hainbat herrialdetan kulturaren eta alkarte garapenaren sustapenean hainbat liburutegik eskaintzen diharduan lankidetzaren inguruko esperientziak batera jarri ebezan.

Andaluziako Loiola Unibertsitateko Francisco Cortesegaz batera, Lopez EguilazekABIE and the Project of Union Catalogue for Spanish Church” gaiaren inguruan jardun eban. Espainiako Eleizaren liburutegien katalogo kolektiboaren egitasmoaren inguruan jardun eban; Eleizbarrutiko liburutegiak zein Teologia eta Pastoraltza institutuak (ETPI) egitasmo horretan esku-hartzen dabe eta 5 miloe erregistro bibliografikotik gora dauka. 

Jaime López Eguílaz de la Biblioteca Diocesana, durante su ponencia