04-10-2024 Viernes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zabalik da barriro Aingeruaren ermita, Getxon
02.10.2024

Zabalik da barriro Aingeruaren ermita, Getxon

Atzoko egunez -urriak 1, martitzena-, "Aingeruaren" eguna ospatu zan Getxoko ermita honetan. Zazpu urte inguru emon ditu itxita ermitak, egitura kaltetuta egoala-eta, jenteari debekatu egin jakolako sartzea. Atzo barriro zabaldu jakon tenplua jenteari eta Eukaristia ospatu zan. Itxita egon danean, Aingeruaren eguna Andra Maria parrokian ospatu izan da, baina atzo jatorrizko lekuan egin ahal izan eben.

Egitura konpontzeaz gainera, argiztapena aldatu da eta erretaula eta irudia barriztatu. Ermitak, hain zuzen be, bertaraino doan kaleari izena emoten deutso: “Aingeruaren etorbidea”.

Getxoko alkatea eta udalbatzako beste hainbat kide bertan sirala ospatu zan Eukaristiaren ostean, bertaratutakoek kopau bat hartu eben. Jenteak eser ona adierazo eban, “‘geurea’ dan zerbait berreskuratu dogulako”.

Getxoko Aingeruaren ermita
Getxoko Aingeruaren ermita
Getxoko Aingeruaren ermita
El presbítero Aitor Uribelarrea presidió la celebración.