04-10-2024 Viernes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Heziketa eta bizikidetza Ekintza Katoliko Orokorraren eskutik
03.10.2024

Heziketa eta bizikidetza Ekintza Katoliko Orokorraren eskutik

Datorren asteburuan, urriaren 5 eta 6an, Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO/ACG) Bizkaiko ordezkaritzak antolatutako lehenengo konbibentzia ospatuko da Larrabetzuko "Etxean", gazteen eta helduen sailei zuzenduta. Bruno Bonet Eleizbarrutiko arduradunak azaldu dauanez, "jarduera honetan, heziketa eta bizikidetza tartekatuko doguz, fedean sakontzeko eta alkarte lokarriak estutzeko eremua eskainiz". 

Topaketa zapatuz izango da eta Ekintza Katolikoan funtsezko dan baliabideetako baten oinarritutako heziketa-saioagaz:bizitza azterketaren inguruko saioa. Carlos Garcia de Andoin (teologo eta EKOeko kide) izango da eurakaz, “heziketa-argibide eta jarduera praktikoak” eskaini eta heziketa prozesuan lagunduz. Partaideek ikusi, epaitu eta ekin aldietan oinarritutako metodologia, Barri Ona eguneroko bizitzan bizitzeko bide zehatza, esperimentatzeko aukera izango dabe. 

Heziketa irekia

Boneten esanetan, zapatuko heziketa hau jakin-mina daben laiko guztientzat eratuta dago: “Bizitza azterketa zertan datzan jakin eta plraktikan jarri gura badozu, bat egizu zapatuko saioagaz. Aukera ona izango da Ekintza Katolikoan funtsezko dan bitartekoetako bat ezagutzeko eta bakotxaren fede prozesuari bultzada emoteko”.

Gehiago jakiteko eta izena emoteko: eko-acg@barria.net

🏡 *Etxea*

👉 Web: https://www.alaibide.com *Kokapena:* 🚍 *Bizkaibusk* geltokia dau 50 metrotara: Geltokia: https://maps.app.goo.gl/Fj5Bc6iVsNRMsa956 

🚗 Autoze: Jauregi Apespikua Kalea, 3, 48195 Goikolexea, Bizkaia, España https://maps.app.goo.gl/YK6T2eNKyBBvCFdT6