04-10-2024 Viernes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Zugaitik, nigaitik, gizalegezko lana”
04.10.2024

“Zugaitik, nigaitik, gizalegezko lana”

“Zugaitik, nigaitik, gizalegezko lana / Por tí, por mí , trabajo decente”, goiburua aukeratu dau aurton X. urteurrena bete dauan Eleiza GIzalegezko Lanaren alde ekimenak urriaren 7an ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako.

Bilbon, joan dan eguaztenez, urriak 2, 35 lagun inguru batu zan Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), lanaren inguruko gorabeheretan sakontzeko, 

Sergio JOCeko militante gazteak lanean bizi izandako esperientzia eskasa batera jarri eban: “kontratuak eta lan bako aldiak kateatzen dozuz, lanaldiak luzatu egiten dira, ez da atsedenaldirik ziurtaten, ez deutsazu zentzunik aurkitzen egiten dozun lanari…, lagungarri da adiskideei horren barri emotea, eurakaz berba egitea”.

Gero, bertaratutakoen arteko alkarrizketan, antzeko egoerak azaldu ziran. Amaieran azaldu ebenez, “ohiko bizipenak dira, gure familietako gazteek, gure ezagunek bizi dabezan esperientziak. Gazteak, emakumeak eta etorkinak dira egoera txarrenean dagozanak. Eta, askotan, honako egoerak ‘normaltzat’ joten doguz”.

Gizalegezko lana
Barriako saioa
Gizalegezko lana

Bere konpromisoa arlo sindikaleangaratzen dauan José Antonio HOAC mobimentuko militanteak talde-lanaren garrantzia nabarmendu eban: “Sentiberatasunez jokatu bidegabekeriazko egoeren aurrean; lankideen alde konprometitu; lan-hitzarmena, sindikatu-ordezkaritza, laneko baldintzak arautuko dabezan legeak, lan-ikuskaritza…, izatea, funtsezkoa da. Ezinbestekoa da pertsonak lehenestea eta ahuleziazko egoera nabarmenean dagozan langileen zerbitzura egon behar daben erakundeen babesa”. 

Saioan, lana zaindu egin behar dogula dinoan Frantzisko aita santuaren berbak eta “lana gizatasuna eta etorkizuna emongo deuskuzan eragile izan daiten borrokatu” egin behar dogula dinoskun On Joseba Segura gotzainaren berbak gogoratu ziran.

“Lana izateko eskubidea ala oinarrizko errenta unibertsala” izenburua dau On Joseba Segura gotzainak jardunaldi honetarako idatzi dauan artikuluak: hemen.

Jentaurreko ekitaldia

Saioaren ostean, jentaurreko ekitaldia egin zan plaza Barrian“lan duina eskatzeko, gizalegezko lana danontzat. Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna dala-eta, egunotan Estatuko hainbat Eleizbarrutitan egiten diharduen jarduerakaz bat eginez”.

Gizalegezko lana
Concentración por el Trabajo Decente, en la Plaza Nueva