Martzel Andrinua fraile pasiotarraren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar ospatuko da Deustuko San Felicisimo eleizan arratsaldeko bostetan eta Luis Barraiazarraren arimaren aldekoa karmeldarren eleizan, seietan.
📌Aita Martzel Andrinua pasiotarra goian bego! 🙏
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) October 6, 2024
Egun handira arte pic.twitter.com/5bIcMhGoZJ
Aita Martzel Andrinua
Ziortza-Bolibarren jaio zan 1930ean eta Santo Tomas apostolua parrokian bateatu eben. 1948tik zan fraile pasiotar eta 1954an egin zan abade Donostian. Filosofia-ikasketak egin ebazan Tafallan eta Teologia-ikasketak Urretxun.
Deustu, Euba eta Berrizko alkarteetan zerbitzatu eban. Lurralde Bikario izan zan Durangaldean, Izurtza eta Mañariko parroko, landa-eremuko pastoraltzarako idazkaritzako arduradun eta Bizian gora nagusien mobimentuko euskaldun inguruko kontsiliario. Orain dala sei urte Carmelo Etxenagusia Ohorezko II. Aitamena jaso eban eta ekitaldi haretan bere bizitzan benetan bete dauan esperientziaz jardun eban: pertsona nagusien aldeko zerbitzua.
Aita Martzel Andrinua pasiotarra, euskaltzaina eta Bizkaia Irratiaren laguntzailea Goian Bego https://t.co/4Yw6CPDhLS a través de @BizkaiaIrratia
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) October 7, 2024
Aita Luis Baraiazarra
Idazle eta karmeldar frailea Meñakan (Bizkaia) jaio zan 1940an. Irakasle-ikasketak egin eta Filologian lizentziatu zan Deustuko Unibertsitatean.
“Karmel” kultur aldizkariaren erredaktore-taldeko kide izan zan hainbat hamarkadatan, artikulu ugari idatziz eta zuzentzaile-lanetan jardunez. Bertsoen arloa sustatzeagaitik be nabarmendu izan da, lehiaketa askotan epaile lez jardunez. “Bostak bat” taldeko kide izanda, euskerazko zortzi hiztegiren lanketan esku-hartu eban.
Euskal Herriaren historia bat idatzi eban: Euskalherriaren Historia (Gero-Mensajero arg., 1980); olerkien liburu bat: Hitzezko txirlorak (Elka arg., 1985); beranduago, Kurutzeko San Joanen olerkiak euskerara itzuli ebazan: Erromantzeak (1991) eta Lixieuxeko Teresa Donearen idazkien liburu biren argitalpenean be lagundu eban: Santa Teresa Lisieuxkoaren idazlan guztiak (1986) eta Teresa Lisieuxkoaren izkribu autobiografikoak (1996).
Era berean, Euskal Herriko Eleizaren historia bat be itzuli eban: Elizaren historia Euskal Herrian (1995). Beranduago, Frai Bartolome Santa Teresaren idazlan guztien euskerazko argitalpena prestatu eban Julen Urkiza karmeldar idazleagaz batera: Frai Bartolome Santa Teresa, Idazlan guztiak (2000).
2021ean, Kurutzeko San Joanen idazlan guztiak aurkeztu ebazan euskeraz.
📌Luis Baraiazarra karmeldarra goian bego!🙏 Egun handira arte. pic.twitter.com/1FWxCbegV4
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) October 6, 2024