Zapatuz emon eutsen hasiera konbibentziari heziketa-saioagaz; Eukaristia ospatu eta afaldu ondoren, gazteenek prestatutako gau-ekitaldi dibertigarriaz gozatzeko aukera izan eben.
Bruno Bonnet Eleizbarrutiko presidenteak azaldu ebanez, “atzo -domeka-, eguraldi bikainari esker, paseo ederra egiteko eta kanpoan bazkaltzeko aukera izan genduan. Partaide guztiok bat etorri gara datorren urtean esperientzia barriro egiteko eta alkartearen kurtso hasierako jarduera finko bihurtzeko nahian”.