Portugalete. Itxaropen-ereile
Pastoral Kontseiluak deituta eta sustatuta, Portugalete Pastoral Barrutiak (PB) atzo emon eutsan hasiera kurtsoari Andra Mari basilikan ospatu eben Eukaristian. “Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren barria geure egin eta Gotzainak Goazen ekitaldiak esandako berbak entzun doguz”.
Jaunartzearen ostean, “zeinua” egin eben “Espiritu eta Jaun bera” dauan alkarte anitza dirala agertzeko. Errealitate bakotxak kolorezko oihala jarri eban; gero danak altxatu eta aniztasuna irudikatu eben gorputz berean: “Askotariko ministerio eta karismak, zerbitzu eta egitekoak, danak ezinbesteko eta garrantzitsu, dituan alkartea. Itxaropenetik batuta eta pozik egin gura dauan alkarte abegitsua, Jaunak gaur egiten deuskuzan deiei erantzuteko, Barri Ona iragarten eta han eta hemen sendatzen jarraitzeko prest dagoan alkartea. Alkarregaz otoitz egin dogu, senidezen gaituan eta itxaropenaren zabaltzaile lez anai-arreben mundua eraikitzeko ametsa gauzatzen laguntzen deuskun Mahaian urak lez bizitu egiten gaituan Hitzaz elikatuta”.
Euritakoak San Inazion
San Inazio Pastoral Barrutian (PB) atzo emon eutsen hasiera pastoral kurtsoari Eleizbarrutiko kurtso hasieragaz bat. “Alkarte abegitsu eta barneratzaile izan gura dogu eta horretarako konpromisoa hartu gura dogu. 75. urteurreneko euritakoak erakutsi doguz, eta mezan parte hartu dogunok euritako-eguzkitako txiki bana jaso dogu gure etxeetan bistan ipini eta jokaera abegitsu eta inklusiboa izan behar dogula gogoratzeko. Alkarregaz goaz bidean, fede, itxaropen eta alkar maitasunean hazten lagunduko deuskun kurtsoa bizi izateko. Jainkoa bere herriarekin dabil”.
Alde Zaharra
Alde Zaharra Pastoral Barrutian be kurtsoaren hasiera ospatu eben atzo Eukaristia guztietan, familia Eukaristian eta 10:30etan San Anton eleizan ospatu zanean. Honen amaieran, hamaiketakoa egin eben alkarte osoaren esku-hartzeagaz.