16-10-2024 Miércoles, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
13.10.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Luis Baraiazarra eta Martzel Andrinua hil dira.

Luis Baraiazarra karmeldarra klasikoen itzulpenengaitik ezagutu izan da.

Martzel Andrinua pasiotarra bertsogilea zan.

Ohorezko Euskaltzain izan ziran biak.

Goian begoz!

Mundaka

Mundakako Goiko kalean lapurtu eben kurutzea barriro jarri dabe.

Kurutzea barriro jarri eta bedeinkatu egin zan.

Bidesari

Kartzela Pastoraltzaren Bidesari alkartearen urteurrena.

Bidesari allkartearen urteurreneko ekitaldian bere historiaren errepasoa egin zan.

Orainaz eta geroaz be hitz egin zan.

https://youtu.be/dt6U7lOJbDg

Arantza Sáenz de Ugarte Bidesari alkarteko zuzendariak, Roberto Vidal Kartzela Pastoraltzako arduradunak eta Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako ordezkariak parte hartu eben ekitaldian.

Bidesari irabazi-asmo bako alkartea, 1994an sortu eben.

Gorlizeko erietxea

AEEZtik boluntarioak eskatu dabez.

Euren denpora gaixoei eskaintzeko.

Gura dabenek 688733049telefonora deitu (Carmen) daiela edo  clopez@bizkeliza.org helbidera mezua bialdu, BOLUNTARIOAK GORLIZ gaia jarriz.

Misino-esperientzia

Isabel Matilla misiolariaren berbaldia.

DOMUND Eguneko kanpainan.

Eleizbarrutietako Misinoei lotuta dago.

Manabin jarduten dau.

Isabel Matilla ekonomilari eta antropologoa da.

Ministerio Ordenatua

24-25 kurtsoko lehenengo erretiroa Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren eskutik.

Miguel Verak gidatu dau erretiroa

Urtarrilean, gogo-jardunak ospatuko dabez.

Kontzertu solidarioak

Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren urteurrena ospatzeko.

Asociación Mamans Twende Mbele alkartearen aldeko kontzertua ospatu zan.

Oroimena eta omenaldia

Omenaldia ‘Triple A’ taldeak erahil eban David Salvador taxilariari.

Plaka jarri eben bere oroimenez.

Begoñako Amatxu

Barikuz, Begoñako Amatxuren eguna ospatu zan.

12:00etan ospatu zan Meza Nagusia, gotzaina buru zala.

Besteak beste, Lurralde Santuko egoera gogoratu eban homilian.

Gazako biktimak ez ahazteko eskatu eban.

Aurretik. Begoña Bilbora erantsi zaneko mendeurrena gogoratzeko monolitoa inauguratzeko ekitaldian izan zan.

Basilika dronetik ikusita

Dronez grabatutako irudiez osotutako bideoa kaleratu da.

https://youtu.be/FSqhfnB5DKE

Basilikaren ikuspegi barria

Osailean hasiko dira indusketak Vecunia egitasmoa aurrera eroateko.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak