16-10-2024 Miércoles, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ekonomia eta globalizazinoari buruzko saioa, Asier Arcosen eskutik
16.10.2024

Ekonomia eta globalizazinoari buruzko saioa, Asier Arcosen eskutik

Asier Arcos EHUko ekonomia-irakasle eta Hegoa alkarteko kideak gidatuta, ekonomia eta globalizazinoari buruzko saio irekia ospatuko da datorren zapatuz, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), 9:30etatik 12:30etara. Arcos protagonista dala ospatuko dan jarduera honek emongo deutse hasiera Ipar-Hegoaldea ikastaroko saioei. Dana dala, nahiz eta ikastaroan ez parte hartu, zapatuko jardunaldia irekia da nahi dauanak joan leike saiora.

Los Ríos aldizkariaren azken alean, Arcosek gaurko munduko desbardintasunei buruz gogoeta egiten dau, besteak beste. ekonomiaren, osasunaren, heziketaren edo generoaren arloak aztertuz.

Arcosen ustez, testuinguru orokorrean antzeman daitekezan desbardintasunak dira gaur egungo arazorik konplexuenetakoak eta berandu baino lehen aurre egin beharrekoak. Bere esanetan, “desbardintasun honeek ez dira arlo ekonomikora mugatzen. Desbardintasunak dagoz heziketa, osasuna, etxebizitza, zuzentasuna jadestean eta oinarrizko eskubideen urraketan”.

Ekonomia sozial eta solidarioa

Asier Arcos, Ekonomian lizentziaduna da eta master ofizial bi ditu UPV/EHUtik: Globalizazino eta garapenean eta Ekonomia sozial eta solidarioan. Doktore da Garapenari buruzko ikerlanetan UPV/EHUtik (201). Gaur egun, irakasle laguntzailea da UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatean -Sarriko-, Ekonomia Aplikaturako sailean. Ekonomia sozial eta solidarioaren eta transakzino ekosozialen ekosistemak eta balio etikoen transmisinoari lotutako irakaskuntza-barrikuntza ikertzen ditu.

Hainbat ikerlanetan parte hartzen dau eta askotariko argitalpenak ditu nazinoartean. Gizarte segurtasunari, Lekuko giza garapenari eta Nazinoarteko lankidetzari buruzko ikerketetarako taldeko kide da eta transakzino ekosozialetan eta Ekonomia sozial eta solidarioagaz daben loturan jarten dabe arreta.

Ipar-Hegoaldea
Imagen: Lucas Tran