22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Hilaren hasieran, aldizkariaren ale barria
01.11.2024

Hilaren hasieran, aldizkariaren ale barria

Gaur, azaroak 1, Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak alkarren Barri aldizkariaren agerkari digitala argitaratu dau. Ale honetan, besteak beste, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren inguruko jardueren, Oroimenaren Egunaren -aurton estorsinoa jasan daben enpresariengan jarri da arreta- eta azaroaren 23an ospatuko dan Caritas Tabira erakundearen 25. urteurrenaren inguruko kontuak jasoten dira.

Liturgia egutegian gorriz hasten dan azaroaren lehenengo egun honetan kaleratu da aldizkariaren ale barria. Luze eta zabal jorratzen da hainbat gai. Esate baterako, klima-gaietarako Vatikanoko aholkulari dan Eduardo Agosta fraile karmeldarrari egindako alkarrizketa nabarmentzen da. Fraile honek berbaldia eskainiko dau azaroaren 14an, Pobreen Munduko Eguna dala-eta, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan.

Oroimenaren Eguna dala-eta, Jose Maria Guiberti egin jakon alkarrizketa be jasoten da agerkariaren ale honetan. Guibertek ‘La caverna’ liburua idatzi dau, aitaren bahiketaren ingurukoak kontatuz eta adiskidetzearen ikuspuntutik gogoetak eskainiz. Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak berbaldia eskainiko dau Autonomia-Indautxu Gizarte Gelan, Pilareko Ama eleizan, azaroaren 4an, 20:00etan.

Beste hainbat gai

Azaroko ale honetan, ekainaren 25etik uztailaren 13ra egingo dan BizkaiBira jarduerari eskainitako lehenengo atala aurkeztu da. Lehenengo hiru etapen ibilbidearen barri emoten da: Bilbotik Zeanurira joango dira, Galdakao eta Igorretik igaroz. Aukera ederra izango da Bizkaiko hainbat leku bisitatzeko, eta bikaritzaz bikaritza, monumentuak eta pastoral erretalitateak ezagutzeko. ‘Eleizbide’ porposamena aurreikusitako 19 etapak egin gura dabezanenei zein etaparen baten parte hartu gura dabenenei zuzentzen jake.

Komentuetako gozokiei dagokienez, Begoñako Santa Monika monasterioko monjak dira hilabete honetako protagonista. Hementxe bakarrik egiten dabez Eleizbarrutian banatzen diran bormak eta, kasu honetan, madalena “gozo-gozoak” zelan egin erakutsiko deuskue.

Aitatutako gaiok eta beste asko hilero argitaratzen dan aldizkarian. Urtean 16 euro ordaindu behar dira harpidetza egiteko. Hona hemen egiteko aukera.