Bilboko Eleizbarrutiko erakunde eta errealitate guztiei dei egin jake datorren maiatzaren 17an, Bilbao Exhibition Centre (BEC) aretoan ospatuko dan azokan parte hartu daien.
Bizkaiko Eleizak bere 75. urteurrenaren inguruan ospatzen diharduen ekitaldien artean, nagusia izango da. Standak jarriko dira, erromeria izango da, Eukaristia, tailerrak eta animazinoa egun osoan. Goizeko hamarretan emongo jako hasiera eta arratsaldeko bostetan amaituko da.
Kartela
Kurtso hasierako kartelean oinarritutako irudiaz iragarten da azoka.
Kurutzearen erdiko zatiak arrosa-leihoa zeharkatzen dau. Plaza baten antza dau eta hara doaz adin eta baldintza guztietako pertsonak. Badira laguntza behar dabenak, gurpil-aulkian doazalako, baten batek txakur gidaria daroa… Familiak dira, bikoteak, neska-mutikoak gurasoakaz… Pertsona anitzen, Bizkaiko Eleizaren alkarteetako kideen, azokan batuko diran pertsonen mosaikoa da.
Deialdia Bizkaiko gizarteari
Azoka lurraldeko fededunentzat izateaz gainera, gizarte osoari zabaldu gura jako. Bizkaiko Eleizaren izaera eta egitekoa ezagutu gura daben guztiei eskaintzen jake. Askotariko errealitateak barne hartzen ditu BIlboko Eleizbarrutiak: ospakizunak, gizarte-karitate ekintzak, heziketa, kultura, laguntza emotea…