15-11-2024 Viernes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Pobreen Munduko Eguna, osoko ekologiari buruzko berbaldia eta jaialdi solidarioa
13.11.2024

Pobreen Munduko Eguna, osoko ekologiari buruzko berbaldia eta jaialdi solidarioa

Azaroaren 17an, zapatuz, ospatuko da Pobreen Munduko VIII. Eguna. Frantzisko aita santuak bultzatu eban ekimen hau 2017an, Eleizak bere hormak gainditu eta gaurko munduan era askotara agertzen dan pobretasunaz jabetu daiten. Pobreen Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian berbaldia izango da bihar. 18:00etan, Eduardo Agosta Ekologiarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak. Era berean, datorren zapatuz, azaroak 16, Arratiako parrokiek antolatutako jaialdi solidarioa ospatuko da. 

Asteburuan, Bizkaiko parrokian goroan izango dabe Pobreen Munduko Eguna.

Aita santuak 1.000 behartsugaz bazkalduko dau. Eleizbarruti eta eleiz errealitareetan beren-beregi gogoratuko dabez pobreak.

Bilboko Eleizbarrutian, Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzak lagungarriak prestatu ditu gogoeta egiteko, konpromisoa sustatzeko, eta keinua eta otoitza egiteko. 

Kontinenteak irudikatuko dabezan bost zerrenda dituan panel edo munduko mapa aurkeztea proposatzen da. Zerrenda bakotxak 5 eskari irakurtean askatzen dan korapiloa dauka.

Proposamena

Berbaldia

Eduardo Agosta filosofo, teologo, fisikan doktore eta atmosfera eta ozeanoetan adituak biharko berbaldiaren ingurukoak azaldu ebazan Alkarren barri aldizkarian. Bertan, besteak beste, zera dino: Estamos en un periodo inédito en la historia evolutiva de nuestra Tierra en el que se ha puesto en riesgo la sostenibilidad de la vida. Entre los factores causantes del riesgo, el cambio climático y la pérdida de biodiversidad son fundamentales. Y este conocimiento, no es ideología, es observación, análisis”.

Jaialdi solidarioa Arantzazun

Datorren zapatuz, azaroak 16, jaialdi solidarioa ospatuko dabe Arantzazuko frontoian, arratsaldeko seietatik aurrea. Beste batzuetan lez, giro bizi-bizia izango da, askotariko jarduerakaz: bertsoak, musikal txikia, dantzak eta txokolatada.

Zozketagaz atara daiten dirua, Caritas BIzkaia erakundeak kudeatzen dauan Egunon Etxea egitasmora zuzenduko da.

Ecología