15-11-2024 Viernes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Parrokien alkartasuna DANAren biktimen alde
14.11.2024

Parrokien alkartasuna DANAren biktimen alde

Luis Arguello Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak ekimen bi iragarri ebazan joan dan astean DANAren eragin suntsitzaileak jasaten diharduen pertsonei laguntzeko. Alde batetik, estatuko gotzain guztiek Eukaristia ospatuko dabe azaroaren 19an, martitzenez, Madrileko Almudena katedralean. Gainera, azaroaren 24ko ospakizunetan batu daiten dirua kaltetuentzat izango da. Bilboko Eleizbarrutiak dei egin dau, orain arte holako ekintzarik burutu ez daben parrokiek bat egin daien ekimen honegaz.

Bilboko Eleizbarrutian, parrokia, alkarte, erakunde eta gizabanako askok dihardu Valentziako zoritxarraren biktimei laguntzen.

Esate baterako, Caritas Bizkaia, erakundearen bitartez, 150.000 euro batu dira -joan dan barikura arte- eta dagoeneko diru hori bialdu dabe kaltetutako lekuetara. 

100.000 euro Caritas Valentzia erakundearen esku itzi dabez, hortxe izan da-eta triskantza handiena. Gainerako 50.000 euroak kaltetutako gainerako inguruetan erabiliko dabez Caritas Espainiaren bitartez.

Larrialdi honetan, beste askotan lez, diruz-laguntzea egokientzat joten dabe Caritasen. Kaltetutako inguruetako Caritasek adierazotakoaren arabera, “espeziean emoten dan laguntzak logistika eta garraioa korapilatu egin leike eta baleiteke gauzak helmugara ez heltzea eta unean uneko preminei erantzuteko egoki ez izatea”.

Caritas Bizkaia erakundetik gogoratzen dabenez, eurei egindako ekarpen ekonomikoak emondako kopuruagaitik %45eko kenketa izango dau PFEZaren kuota osoan.

Proposamena parrokiei

Gotzain Kontseiluak dei egin deutse hondamendi honi begira ekintzarik egin ez daben parrokiei azaroaren 24ko koletetan batutako dirua horretarako zuzendu daien, diru hori Bilboko Eleizbarrutiko Caritasek proposatutako kontu-zenbakietan sartuz. 

Valencia inundaciones